Nina Paley
Nina Paley (Urbana, AEB, 1968ko maiatzaren 3a) estatubatuar marrazkilaria eta animatzailea da, feminista erradikala[1] eta kultura askearen aldeko aktibista.[2]
Nina Paley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nina Carolyn Paley |
Jaiotza | Urbana (Illinois), 1968ko maiatzaren 3a (55 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Hiram Paley |
Hezkuntza | |
Heziketa | University Laboratory High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, animatzailea, umorista grafikoa, gidoilaria eta idazlea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | QuestionCopyright.org (en) |
Mugimendua | opposition to copyright (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
ninapaley.com | |
|
Sita sing the Blues[3] animaziozko film luzea zuzendu zuen. Nina eta Fluff, abenturazko komikiaren sortzailea izan zen eta baita batzuetan, komiki-banden idazlea ere, baina bere azkenaldiko ekoizpen gehienak animazioan burutu ditu.
Bizitza
Paley Urbanan, Illinois, familia judutar batean jaio zen. Jean (Passovoy) eta Hiram Paleyren alaba da.[4] Kalifornian,Trivandrum (India), Brooklynen bizi izan da. [5]
Ibilbidea
Bere lehen animazioa 13 urte zituelarik egin zuen, grabaketa Super-8 formatuan eginez. Helduaroan sortu zuen lehen istorioa, Follow your bliss. Bigarren animazioa, buztin-animazioa, I Heart My Cat eta Krasnogorsk kamera erabili zuen horretarako. Bi horiekin batera, Cancer, aurkitu izan ziren VHS batean deskribapen honekin: "NINA PALEY DEMO REEL 1998". 2012an, Paleyk Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentziapean argitaratzea erabaki zuen.[6]
1988an, Paley Santa Cruz-era (Kalifornia) joan zen bizitzera eta han hasi zen Ninaren abenturak komiki-banda idazten eta marrazten. 1991. urtean, San Franciscora mugitu zen eta 1995. urtean, hasi zen Fluff marrazten, katu bati buruzko komiki-banda popularragoa, zeinekin lortu zuen nolabaiteko arrakasta. 1998an, hasi zen animazioarekin esperimentatzen.[7]
1999koa da Pandorama film laburra, bere IMAX kamera gabeko lehen filma. Modernista zen eta 35 mm zinema jaialdi nagusietan erakutsi zen 2000 eta 2001an. , 70 mm-ko formatuan urte bat pasa zuen Berlin Cinestar karteleran baita bestelako IMAX zinema-aretoetan ere.[8]
2001. urtean ekoiztu zuen Fetch! hainbat ilusio optikotan oinarrituriko umorezko film labur bat eta harrezkero ezaguna bihurtu zen.[9]
Nina gai polemikoago batean zentraturiko serie batean lanean hasi zen: biztanleriaren hazkundea. Seriearen ardatza The Stork [10]zen non zikoinek haurtxoak jaurtiz ingurune naturala suntsitzeraino bonbardatzen zuten. Hiru minutu eta erdiko iraupena duen film honek etengabe hazten ari biztanleria eta ekosistemaren arteko gatazkaren adierazpena da eta arrakasta handia izan zuen jaialdietan. Sundance 2003rako gonbitea jaso zuen. Garai honetan, Paleyk web orrialdean oraindik ikus daitezkeen VHEMTerako komiki-banda batzuk marraztu zituen.[11]
2008an Berlingo Nazioarteko zinema Jaialdian Sita Sings the Blues[12] lana aurkeztu zuen Indian berak bizitakoak Ramayanarekin (Indiako poema epikoa) nahasiz.
2010. urtearen hasieran Paley hasi zen 3 paneleko komiki berri batekin, Mimi & Eunice[13], copylef.[14] lizentziapean banatu zena.
2012an hasi zen Seder Masochism [15] animaziozko filmean lanean, Exodoari buruzko bertsio ez oso ortodoxoa.
2013n, Paleyk Vimeon animazio bat sortu zuen historian zehar Ekialde Hurbileko gatazka deskribatuz, This Land Is Mine izenekoa.[16]
Proiektuen artean, Paleyk freelance zuzendari gisa lan egin du AHATE Estudioetan, Los Angelesen.[17]
Kultura askearen aldeko aktibismoa
"Mean to me" 1929ko Hanshaw-en abestia agertzen zen Sita Sings the Blues-en eta Paleyk, abesti honen eskubideak kudeatzeko izan zituen oztopoen ondorioz, kultura askearen aldeko aktibismoan parte hartzen hasi zen.
2009 geroztik artista Questioncopyright.org irabazi-asmorik gabeko erakundean dago eta horrek barne hartzen ditu "Minute Memes" eta "Sita Distribution Project"[18] proiektuak aurrera eramatea.
"Minutu Memes" minutu bateko iraupena duten film laburrak dira, bertan Paley berak "meme" bidez copyright-aren eta askatasun artistikoaren murrizketak lantzen dituelarik:[19] "Kopiatzea ez da lapurreta"[20] berrerabiltzeko moduko abestia,[21] "Sormen ekoizpen guztiak Lan Eratorriak dira" [22], "Omenaldia EFF-ri"[23], "Credit is Due"[24]. Aitortu-ri buruzko abestia [25][26][27] eta eduki askearen ideiari buruzko gida ilustratua ("Eduki askeak ulertuz").[28]
Paleyk IP3, Erakunde Publikoen Ezagutza saria irabazi zuen 2010ean "jabetza intelektualean egindako lanagatik."[29]
2018an historiaurreko jainkosak dantzan jarri ditu patriarkatuaren aurkako "Seder Masochism" animaziozko makroproiekturako. [30] [31]
Lanak
Erreferentziak
- (Ingelesez) The TERFening: attempting to document a convoluted online silencing campaign « Nina Paley’s Blog. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- My Official Position on Copyright, sitio oficial de Nina Paley.
- Sita Sings the Blues. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- IMDb Nina Paley. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- Nina Paley Bio. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- (Ingelesez) Ye Olde Animation « Nina Paley’s Blog. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- Fluff: Collected Comic Strips of Nina Paley. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- Pandorama (eta gehiago) NinaVision. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- Fetch (eta gehiago) NinaVision. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- TimsJams. (2009-07-28). The Stork by Nina Paley. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- Nina Paley’s VHEMT cartoons. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- Question Copyright. (2009-10-23). Sita Sings the Blues. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- (Ingelesez) Mimi and Eunice. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- Ninapaley.com
- (Ingelesez) New York City! Seder-Masochism Work-In-Progress Benefit April 21 at IFC « Nina Paley’s Blog. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- Vimeo
- Tiny Inventions Takes to DUCK Studios, Animation Insider, 29 de septiembre de 2010
- Questioncopyright.org
- Questioncopyright.org
- (Ingelesez) Minute Meme #1: Copying Is Not Theft « Nina Paley’s Blog. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- "Copying Isn't Theft" -- Your Versions, QuestionCopyright.org.
- (Ingelesez) All Creative Work Is Derivative (Minute Meme #2) | QuestionCopyright.org. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- (Ingelesez) Electronic Frontier Foundation celebrates 20 years with new animation from Nina Paley. | QuestionCopyright.org. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- (Ingelesez) Credit is Due (The Attribution Song) | QuestionCopyright.org. (Noiz kontsultatua: 2017-07-11).
- "All Creative Work Is Derivative (Minute Meme #2)"
- "Electronic Frontier Foundation celebrates 20 years with new animation from Nina Paley."
- "Credit is Due (The Attribution Song)"
- Understanding Free Content, QuestionCopyright.org, 2 de abril de 2009.
- Publicknowledge.org
- (Gaztelaniaz) «Las sexuales venus paleolíticas cobran vida contra el patriarcado» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
- (Gaztelaniaz) GARA, NAIZ. (2018). «Seder-Masochism»: Éxodo, patriarcado y diosas cantantes» GARA (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).