Nina Hagen

Nina Hagen, jaiotzez Catharina Hagen, (Berlin, 1955eko martxoaren 11) abeslari eta aktore alemaniarra da.

Nina Hagen

(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCatharina Hagen
JaiotzaEkialdeko Berlin, 1955eko martxoaren 11 (69 urte)
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Familia
AitaHans Oliva-Hagen
AmaEva-Maria Hagen
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, zinema aktorea, kantugilea, telebista aurkezlea, ahots-aktorea eta estudioko musikaria
Lateralitateaeskuina
Jasotako sariak
InfluentziakThe Tubes (en) Itzuli
KidetzaNina Hagen Band
Automobil
Genero artistikoapunk
Neue Deutsche Welle (en) Itzuli
swinga
Ahots motakoloratura-sopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaSony Music
Columbia Records
Mercury Records (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Protestantismoa

ninahagen.com
IMDB: nm0353431 Allocine: 35582 Allmovie: p268718
Spotify: 7xZHrltZh8zIRvjimgABvj iTunes: 13501420 Musicbrainz: e4d32f51-bc57-42a4-8165-b80f7a86496d Songkick: 90506 Discogs: 53800 Allmusic: mn0000414016 Deezer: 8299 Edit the value on Wikidata

Biografia

Catharina Hagen Ekialdeko Berlinen jaio zen 1955eko martxoaren 11n. Aita Hans Hagen izan zen, gidoilari judua, eta ama, berriz, Eva-Maria Hagen artista. Catharina oraindik umea zen aita hil zitzaionean eta ama Wolf Biermann abeslariarekin ezkondu zen.

Hamargarren urtean utzi zion eskola joateari eta Fritzens Dampferband bandan hasi zen. Aitaordeak arazoak izan zituen, Alemaniako Errepublika Demokratikoan kontrairaultzailea zela-eta, eta erbesteratu beharrean izan ziren.

Ibilbidea eta arrakasta

1970eko hamarkada

Automobil izeneko bandarekin batera hasi zen eta lehen arrakastak lortu zituen Alemaniako Errepublika Demokratikoan.

1977an, The Nina Hagen Band egin zuen eta urtebete geroago izen bereko diskoa atera zuten. Hantxe joan ziren TV-Glotzer, On Dope edo Auf'm Bahnhof Zoo. Alde egiteko asmoa zuen, baina kontratua bete zuen eta bigarren album bat ere atera zuen, Unbehagen (euskaraz, deseroso). Berlinen egindako grabazioak osatu zuten eta ahozkoak Kalifornian grabatu zituen Ninak. Hantxe joan ziren African Reggae edo Lene Lovichen Lucky Number.

Bitartean, Ninaren izena ospea hartzen joan zen eta bere portaeran asko laguntzen zuen horretan -eskandalu handia izan zen Club 2 izeneko austriar programa batean masturbatzen ari zeneko plantak egin zituenean-. Cha Cha filmean ere parte hartu zuen, Herman Brood eta Lene Lovichekin batera.

1980ko hamarkada

1982an, bakarkako lehen diskoa atera zuen, NunSexMonkRock, punk, funk eta opera nahasten zituelarik eta, urte berean, lehen munduko birari ekin zion No Problem Orchestrarekin.

1983an, Angstlos albuma grabatu zuen eta tour txiki bat egin zuen Europan. Garai honetarako, Ninaren agerraldi bakoitza arraroa zen erabat eta maiz hitz egiten zuen Jaungoikoz edo estralurtarrez. Animalien eskubideen defentsan ere aritu ohi zen ez gutxitan. Angstlosen bertsio ingelesak Fearless izena hartu zuen (euskaraz, Ausarta) eta arrakasta handia lortu zuen AEBetako diskoteketan, batez ere, Zarah Leanderren Ich weiss, es wird einmal ein Wunder geschehen eta New York, New York klasikoaren eskutik.

1985ean, Nina Hagen In Ekstasy atera zuen, baina ez zuen aurrekoaren oihartzuna lortu. Hala ere, ezagunak ditugu Universal Radio edo Frank Sinatrak ezagutzera eman zuen My Wayren bertsio punka.

Bi urte geroago, 18 urte zeramatzala punkaren munduan-eta, Punk Wedding EP atera zuen.

1989an atera zuen albumari Nina Hagen izena jarri zion eta berriro egin zuen tourra Europan.

1990eko hamarkada

Nina Hagen Aalborgen

Nina eta bere alaba Cosma Shiva Parisera joan ziren bizitzera eta hantxe egon zen hamarkada osoan zehar.

1991n, Street izeneko diskoa atera zuen eta bira berri bat egin zuen Europan.

Urtebete geroago RTLplus kate alemaniarrean telebista programa bat gidatu zuen.

1993an, Revolution Ballroom egin zuen eta bi urte geroago, berriz, Freud Euch. Azken hau alemanez egin zuen oso-osorik eta, 1996an, ingelesez grabatu zuen Beehappy deitu ziolarik. Urte horretan, Christopher Franke ekoizlearekin elkarlanean aritu zen Tenchi Muyo! in Love filmarentzako Alchemy of Love abestia egin zuelarik.

1998an, zientzi-fikziora dedikaturiko asteroko showa gidatu zuen British Sci-Fi kanalarentzako eta, hurrengo urtean, Namah Shivay grabatu zuen eta internetez bakarrik banatu zuen. Witness ere abestu zuen KMFDM bandaren diskoan.

2000ko hamarkada

2000n, Ninaren Schön ist die Welt izan zen 2000ko Erakusketaren abesti ofiziala eta Zarah Leanderren Der Wind hat mir ein Lied erzählt abestia ere urte horretako hit handia izan zen.

2001eko otsailean, The Return of the Mother albuma egin zuen eta Alemanian bira egitera animatu zen. Urte berean, Rosenstolz eta Marc Almondekin batera Total eclipse/Die schwarze Witwe that reached #22 singlea atera zuten.

Tim Burtonen The Nightmare Before Christmas filmaren bertsio alemaniarrean Sallyren ahotsa egingo du eta beste banda batzuekin ere elkarlanean arituko da: OOMPH! bandarekin Fieber edo Apocalypticarekin Rammsteinen Seemann abestia.

Pamela Andersonekin batera protestarako helburua zuen spota egin zuen, animalien larruen eta abioien erabileraren aurka.

Diskografia

  • Nina Hagen Band (1978)
  • Unbehagen (1979)
  • NunSexMonkRock (1982)
  • Angstlos (1983), ingelesez Fearless izena eman zion (1984)
  • In Ekstase (1985), ingelesez In Ekstasy izena eman zion (1985)
  • Punk Wedding EP (1987)
  • Nina Hagen (1989)
  • Street (1991)
  • Du hast den Farbfilm vergessen from the Rock aus Deutschland series, Nina Hagen Band baino lehen egindako abestien bilduma (1992)
  • Revolution Ballroom (1993)
  • Freud Euch (1995), ingelesez Beehappy izenaz ezagutzen da (1996)
  • Om Namah Shivay (1999)
  • Return of the Mother (2000)
  • Big Band Explosion (2003)
  • Irgendwo auf der Welt (2006)
  • Personal Jesus (2010)

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nina Hagen Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.