Nimrod (itsasontzia)
Nimrod Ernest Shackletonek 1908an erabilitako ontzia izan zen Antartikako espedizio batean. Hiru mastako goleta zen, itsas txakurrak eta baleak ehizatzeko erabiltzen zutena 334 tonako edukiarekin.
Nimrod (itsasontzia) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Alexander Stephen and Sons (en) |
Historia | |
Nimrod espedizioa | |
Ship breaking | 1919 |
Inaugurazioa | 1867 |
Propulsatzailea | Bela |
Identifikazioa |
Shackletonek itsasontzia 5.000 liberatan erosi zuen hiru mastako goleta bihurtzeko eta nabigazio polarretara egokitzeko. Ontziak lurrunezko motor auxiliar bat ere zeukan, baina abiadurak ez zuen 6 korapiloak gainditzen.
Nimrod espedizioaren hasieran hain kargatuta zegoen, ezin izan baitzuen ikatz nahikorik eraman Zeelanda Berritik Antartikara joateko. Kooonya izeneko laguntza-ontzia jarraitua izan zen, Zeelanda Berriko gobernuak % 50a finantzatutakoa eta beste %50a James Mills-ek, Union Steamship Company-eko presidenteak.
Nimrod hasieran Rupert England-en agindupean zegoen, baina Shackleton, ez zegoen pozik harekin, eta Frederick Pryce Evans-ekin ordezkatu zuen, eskaintza onartu zuena. Ontzia birsaldu zuen Ingalaterrara bueltatu zenean.
Antartikako puntu geografiko batzuk itsasontziaren omenez izendatzen dira, hala nola, Nimrod glaziarra.