Nimrod
Bibliako Hasiera liburuko hamargarren atalean, Nimrod (hebreeraz: נִמְרֹד בן-כּוּשׁ, Nimrōd ben Kûš; arameraz: ܢܡܪܘܕ; arabieraz: النمرود, an-Namrūd), Kusen seme bat da, Kamen biloba eta Noeren birbiloba.
Nimrod | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | monarka eta Ehiztaria |
Familia | |
Aita | Cush (en) |
Seme-alabak | Eliezer (en) eta Pharaoh (en) |
Lurreko lehen buruzagia izan zen. Jaungoikoaren mesedea zuen ehiztari ausart bat zen. Judu eta musulman tradizioak duela lau mila eta bostehun urte Babilonia sortu zuela dio, eta Babelgo dorrea ere eraiki zuela. Bere alaba Azurad Eberrekin ezkondu zen, zeinek Nimrodi Babelgo dorrea egiten laguntzeari uko egin baitzion, eta, honen ondorioz, euren hizkuntza, hebreera, garbi mantendu zen.
Babel, Erec, Akad eta Kalan domeinatzen hasi zen, Sinarko lurrak. Ondoren, bere domeinuak, Assurrera hedatu zituen, non Ninive, Rehobot-Ir, Quelah eta Ressen hiriburua eraiki zituen, azken hau, Ninive eta Quelahren artean.
Judaismoaren arabera, Nimrodek denbora batez hartu zuen Abraham gaztea, zeina bere aitak, Tarek, idolo jentilak zituen aldare bat hautsi ziolako zigortu zuen. Urte batzuk beranduago, hain etsaitu ziren, ezen, Abraham Harrango oasian kanpatua zegoen bitartean, Nimrodek sute bat piztu zuen Abraham hiltzeko, baina honek, ihes egitea lortu zuen.
Bibliako tradizio egiptoarrak, Egiptoko I. dinastiako Semerkhet faraoiak hil zuela dio, bere senide Semekin lotzen duena, Noeren semea.