Nimr Baqr al-Nimr

Nimr Baqr al-Nimr, Nimr xekea bezala ezaguna, (arabieraz: نمر باقر النمر, edo Nimr Baqir al-Namr, Nimr Bakir al-Nimr eta Nemr Baqir al-Nemr (1959ko ekainaren 21a - 2016ko urtarrilaren 2), al-Awamiyahko (Arabia Saudi) kleriko xiita, bertako monarkiaren oposatzaile ezaguna zen. XXI. mendearen lehenengo hamarkadetan xiitek jasan duten bazterketa historikoaren aurkako ahots nagusietariko bat. Horregatik, behin baino gehiagotan atxilotua izan zen eta, azkenik, 2014ean, terrorismo akusaziopean eta inongo garantiarik gabe epaituez gero, 2016an, exekutatuta beste 46 pertsonekin batera. Amnistia Internazionalak kontzientzia preso moduan defenditu zuen azken momentu arte. Haren iloba, Ali Mohammed al-Nimr, heriotza zigorrera kondenatua dago baita ere, 2011ko protestetan parte hartzeagatik; urte hartan adin txikikoa zen.[1]

Nimr Baqr al-Nimr

Bizitza
JaiotzaAl-Awamiyah (en) Itzuli, 1959ko ekainaren 21a
Herrialdea Saudi Arabia
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaSaudi Arabia, 2016ko urtarrilaren 2a (56 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, Alfakia eta Aiatola
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Xiismoa
sknemer.com

Ideologia

Saudi Arabiako aktibistek pertsona moderatua bezala deskribitzen dute nahiz eta sermoietan erretorika sutsua erabili. Dena dela, inoiz ez zuen estatuaren aurka biolentziaren aldeko jarrera hartu. Haren ideia nagusietariko bat xiitak nagusiak diren "Ekialdeko Probintziaren" independentzia erreibindikatzea izan zen. Ohikoak ziren Arabiako monarkiaren eta ustelkeriaren aurkako kritikak.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.