Nimesko anfiteatroa

Nimesko anfiteatroa (frantsesez Arènes de Nîmes, okzitanieraz Arenas de Nimes) Frantziako Gard departamentuko Nimes hirian dagoen erromatar anfiteatro bat da, Okzitaniako Languedoc-Roussillon eskualdean.

Nimesko anfiteatroa
 Monumentu historikoa
Nemausus
Nimesko anfiteatroaren kanpoaldeko ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Gard
BarrutiNîmeseko barrutia
Frantziako udalerriNimes
Koordenatuak43°50′06″N 4°21′35″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera90
JabeaNîmesko Udala
KudeatzaileaNîmesko Udala
Arkitektura
Dimentsioak21 (altuera) m
Ondarea
Mérimée IDPA00103091
Kontaktua
Helbideaplace des Arènes eta Boulevard des Arènes NIMES 30000 Nîmes

    Historia

    I. mendean eraiki zen, 50. eta 100. urte bitartean, Erromako Koliseoa eredutzat hartuz. Erdi Aroan eraikina gotorleku gisa erabili zen, bertan bi eliza, 220 etxe eta gotorleku txiki bat kokatu zirelarik.

    Gaur egun ikuskizun ugaritarako erabili ohi da, bereziki zezenketa jardueretarako, baina baita musika emanaldi eta antzerki ikuskizunetarako ere.

    Eraikina

    Eraikinak 25.000 ikusleentzako edukiera du, eta lau eremu eta hogeitamalau tribunetan banaturik dago. Anfiteatroak 133 metro luze, 101 metro zabal eta 21 metroko garaiera du, barneko hondarguneak berriz 69 metro luze eta 38 metro zabal dituelarik.

    Eraikinak 60 arkuz osatutako bi solairuko garaiera zuen, goialdean atiko bat ere bazuelarik. Barnealdean berriz, armailak 34 lerrokada zituen. Berez mundu osoan hobekien kontserbatutako anfiteatroetako bat da.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.