Nikotina
Nikotina tabako landarearen hostoetan kontzentrazio altuan dagoen alkaloidea (C10H14N2) da. Jean Nicotek tabakoa sartu zuen Frantzian 1560. urtean, eta haren abizenetik dator nikotina izena.[1] Tabako gordin eta onduan % 1etik % 8rako nikotina proportzioa dago. Berez olio itxura duen isurkari koloregabea da, baina kolore arrea hartzen du airepean jartzen denean.
Nikotina | |
---|---|
Formula kimikoa | C10H14N2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | CN1CCC[C@H]1C2=CC=CN=C2 |
MolView | 3D eredua |
Azido konjokatua | (S)-nicotinium(1+) (en) |
Eponimoa | Jean Nicot |
Mota | nicotine-like alkaloid (en) eta nikotina |
Estereoisomeroa | (+)-nicotine (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,01 g/cm³ (20 °C) |
Fusio-puntua | −79 °C −79 °C |
Deskonposizio-puntua | 250 °C |
Lurrun-presioa | 0,08 mmHg (20 °C) |
Masa molekularra | 162,23 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Nicotrol (en) eta tobacco product (en) |
Tratatzen du | Ultzeradun kolitis eta nikotinarekiko mendekotasun |
Haurdunaldia | Australian pregnancy category D (en) eta US pregnancy category D (en) |
Rola | nicotinic agonist (en) , Ganglionic Stimulants (en) eta developmental toxicant (en) |
Arriskuak | |
Lehergarritasunaren beheko muga | 0,7 vol% |
Lehergarritasunaren goiko muga | 4 vol% |
Denboran ponderatutako esposizio muga | 0,5 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak) |
Flash-puntua | 95 °C |
IDLH | 5 mg/m³ |
Eragin dezake | nicotine poisoning (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | SNICXCGAKADSCV-JTQLQIEISA-N |
CAS zenbakia | 54-11-5 |
ChemSpider | 80863 |
PubChem | 89594 |
Reaxys | 82108 |
Gmelin | 17688 |
ChEMBL | CHEMBL3 |
ZVG | 41410 |
EC zenbakia | 200-193-3 |
ECHA | 100.000.177 |
MeSH | D009538 |
RxNorm | 7407 |
Human Metabolome Database | HMDB0001934 |
KNApSAcK | C00002057 |
UNII | 6M3C89ZY6R |
NDF-RT | N0000148163 |
KEGG | C00745 |
PDB Ligand | NCT |
Oso pozoi indartsua denez, intsektizida bezala erabil daiteke[2], baina kontsumitzaileek hartzen dituzten dosietan ez dakar arrisku toxikologiko nabaririk. Horrez gain, kontzentrazio baxuan eragin analgesiko arina eta estimulatzailea du.[3] Nikotina tabakoarekiko mendekotasuna sortzen duen eragile nagusietako bat da eta zigarroaren kean doazen gai solidoen % 6 inguru nikotinaz edo nikotina duten gaiez osatuta dago. Lehen aldiz zigarroa erretzen duten pertsonengan goralarria eta zorabioa eragin ditzake. Hala ere, pozoitze larria galarazten duten tolerantzia-prozesuak sortzen ditu organismoan. Gainera, nikotina erretzeari uzteko tresna gisa erabiltzeak segurtasun-historia ona du.[4]
Nikotinak ahoan eta urdailean erreakzionatu dezake N-nitrosonornikotina sortzeko, eta hori lehen mailako kartzinogeno ezaguna da. Frogatu da nikotinak animalia-espezie batzuetan jaiotze-akatsak eragiten dituela, hau da, teratogenoa dela.[5] Dena den, gizakientzako hilgarria den batez besteko nikotina-dosia ez da ezagutzen, dosi altuek besteak beste nikotina bidezko intoxikazioa eragiten dutela jakina bada ere.[6]
Kimika
Propietate kimikoak
Nikotina koloregabea izatetik hori-arrea izatera iragaten den isurkari higroskopiko eta oliotsua da, alkoholean edo eterrean disolba daitekeena. Nahaskorra da uretan 60 °C eta 210 °C artean, amina base neutroaren forman. Base nitrogenodun dibasikoa behar da, eta balio hauek ditu: Kb1=1.10—6 eta Kb2=1.10-11.[7] Azidoekin erreakzionatzen duenean, amonio-gatzak erraz eratzen ditu, eta horiek solidoak eta uretan disolbagarriak izan ohi dira. Sugar-puntua 95 °C-koa da, eta autoignizio-tenperatura 224 °C-koa[8]. Nikotina oso lurrunkorra da (5.5 Pa lurrun-presioa 25 °C-an).[7] Argi ultramorearen edo hainbat agente oxidatzaileren eraginpean egonez gero, nikotina oxidoa, azido nikotinikoa (niacina, B3 bitamina) eta metilamina ematen ditu.[9]
Nikotina optikoki aktiboa da, eta bi forma enantiomeriko ditu. Nikotinaren itxura naturala lebogiroa da ((-)-nikotina), [α]D = -166.4° errotazio espezifikoa duena, hain zuzen. Forma destrogiroa ((+)-nikotina) fisiologikoki ez da (-)-nikotina bezain aktiboa, eta (-)-nikotina toxikoagoa da (+)-nikotina baino.[10] Normalean, (+)-nikotinaren gatzak destrogiroak dira, baina protonazioaren ondoren, lebogiroaren eta destrogiroaren arteko eraldaketa ohikoa da, beste alkaloide batzuetan gertatzen den bezala.[9] Kloridrikozko eta sulfatozko gatzak optikoki inaktiboak izatera iristen dira 180 °C inguruko ontzi itxi batean berotzen badira.[9] Anabasina nikotinaren egiturazko isomeroa da; biek dute formula molekular bera: C10H14N2.
Agerpena izadian
Nikotina tabakoaren ekoizkin naturala da. Nicotiana tabacumen hostoetan aurkitzen da % 0,5 eta % 7,5 arteko kontzentrazioan, barietatearen arabera.[11]Nicotiana rustica, Dubisia hopwoodii eta Asclepias syriaca landareen hostoek ere nikotina-kontzentrazio nabariak dituzte.[12]
Nikotina era naturalean agertzen da Solanaceae familiako landareetan ere (patatak, tomateak, alberjiniak eta piperrak[13]).[14] Landare horietan, ordea, askoz ere baxuagoa da kontzentrazioa: 2-7 μg/kg.[13]
Nikotinaren kontzentrazioa tomateetan era nabarmenean murrizten da fruitua heltzen den heinean.[13] Tearen hostoek ere nikotina dute, horren edukia nahiko aldakorra bada ere eta, kasu batzuetan, solanazeoetan baino altuagoa.[13]
Biosintesia
Nikotinaren biosintesi-bidezidorra bere bi egitura ziklikoen mihiztaduran oinarrituta dago. Metabolismoari buruzko ikerketek agerian utzi dute nikotinaren eraztun piridinikoa niazinatik eratorria dela, eta pirrolidina, aldiz, N-methyl-Δ1-pyrrollidium katioitik.[15][16] Bi atal horien biosintesia indepentea da: hurrenez hurren, NADaren bidezidorra eta tropanoaren bidezidorra, niazina eta N-methyl-Δ1-pyrrollidium ematen dituena.
Nicotiana generoko landareetan NADaren bidezidorra azido aspartikoaren α-imino sukzinatorako oxidazioarekin hasten da. Ondoren, kinolinato sintasak (QS) α-imino sukzinatoa glizeraldehido-3-fosfatoarekin lotzen du eta azido kinolonikoa lortzen da. QPT entzimak azido kinolonikoaren eta fosfoerribosil pirofosfatoaren arteko erreakzioa katalizatzen du eta, ondorioz, niazin mononukleotidoa (NaMN) ekoizten da. NaMNa NADaren zikloan sartzen da eta, horren bidez, niazina bihurtzen da.[17]
N-methyl-Δ1-pyrrollidium katioia tropanoen bidezidorreko bitartekari bat da. Katioiaren biosintesia ornitinaren putreszinarakodeskarboxilazioarekin hasten da. Ondoren, putreszinaren metilazioaren ondorioz, N-metil putreszina ekoizten da. N-metil putreszina desaminatzen denean, espontaneoki ziklatzen da eta N-methyl-Δ1-pyrrollidium katioia sortzen da.[18]
Nikotinaren biosintesiaren azkeneko urratsak bi aurrekari horiek batzean datza. Oraindik ez dakigu ziurtasun osoz prozesu hori nola gertatzen den baina, hipotesi nagusiaren arabera, niazina 2,5-dihidropiridina bihurtzen da lehendabizi. Ondoren, 2,5-dihidropirinak N-methyl-Δ1-pyrrollidium katioiarekin erreakzionatzen du eta nikotina ekoizten da azkenean.[19]
Erabilera
Nikotinak erabilera ugari izan ditu historian zehar, baina aisialdirako droga eta pestizida bezala erabili izan da gehien bat.
Medikuntza
Nikotinaren erabilera terapeutiko nagusia harekiko mendekotasuna tratatzea da, erretzeak osasunari eragiten dion kaltea saihesteko. Gaixoek nikotina-maila kontrolatuak jasotzen dituzte, hortzoietan, adaka dermikoetan, pastilletan, inhalagailuetan edo sudurreko aerosoletan, mendekotasuna kentzeko. Cochrane Lankidetzaren 2018ko berrikuspen batek garrantzi handiko ebidentzia aurkitu zuen: nikotina ordezteko gaur egungo terapia guztiek erretzeari uzteko aukerak % 50 eta % 60 bitartean handitzen dituzte, ingurunea edozein dela ere.[20]
Nikotina-adabakiak ekintza azkarragoko nikotina-ordezkapen batekin konbinatuz gero, txiklea edo spraya adibidez, tratamenduak arrakasta handiagoa izateko probabilitateak handitzen dira.[21]
Mendekotasun-probabilitatea maximizatzeko diseinatu diren aisialdiko nikotina-produktuek ez bezala, nikotina ordezteko produktuak (NRT) mendekotasuna minimizatzeko diseinatuta daude. Nikotina-dosi bat zenbat eta azkarrago xurgatu, orduan eta handiagoa da mendekotasun-arriskua.[22]
Pestizida
1690eko hamarkadaz geroztik, nikotina intsektizida gisa erabili izan da tabako-estraktu gisa, nahiz eta tabakoaren beste osagai batzuek ere ondorio plagizidak dituzten. Nikotina-pestizidak ez dira salgai egon EEetan.[23] 2014tik aurrera, etxeko pestizidak debekatu ziren labore organikoetan, eta ez dira gomendatzen lorezain txikientzat. Izan ere, nikotina-plagizidak debekatuta daude Estatu Batuan 2009tik. Elikagaiak nikotina-pestizidak onartzen diren herrialdeetara esportatzen dira, hala nola Txinara, baina ezin dituzte nikotina-maila maximoak gainditu.[24]
Neonikotinoideak nikotinatik eratortzen dira eta antzekoak dira egitura aldetik. 2016. urtetik aurrera asko erabili dira nekazaritzako eta albaitaritzako plagizida gisa.[25]
Nikotina ekoizten duten instalazioetan, nikotinak belarkien kontrako substantzia kimiko gisa funtzionatzen du; hori dela eta, nikotina intsektizida gisa erabili da eta neonikotinoideen artean, imidacloprid izenekoa oso erabilia da.
Ahalmen kognitiboaren hobekuntzarako
Batzuetan, nikotina duten produktuak errendimendu kognitiboa hobetzeko erabiltzen dira. 2010. urtean egindako metanalisi batean, plazeboz kontrolaturiko ausazko 41 azterketa bikoitz egin ziren; emaitzek frogatu zuten nikotinak edo tabakismoak ondorio positibo garrantzitsuak zituztela gaitasun motorrean, arretan, orientazioan eta aldizkako eta laneko oroimenean.[26] 2015. urteko berrikuspen batean azaldu zen bezala, α4β2 hartzailearen estimulazioak zenbait hobekuntza eragiten ditu arretan. Hartzaile nikotinikoen azpimoten artean, nikotinak α4β2 hartzailearekiko lotura-afinitate handiagoa du (ki = 1 nM); hori nikotinaren adikzio-propietateen arteko helburu biologikoa ere bada.
Nikotinak ondorio onuragarriak izan ditzake, baina ondorio paradoxikoak ere baditu, dosiaren araberako erantzun-kurbaren alderantzizko U formagatik edo ezaugarri farmako-zinetikoengatik.[27]
Droga
Nikotina aisialdirako droga gisa erabiltzen da, menpekotasuna eragiten baitu eta eteteko zaila delako. Maiz modu konpultsiboan erabiltzen da eta mendekotasuna egun batzuetan gerta daiteke.[28] Jolas-drogen kontsumitzaileek nikotina erabiltzen dute gogo-aldartea aldatzeko duen efektuengatik eta erabiltzen dituzten produktu ohikoenak dira maskaratzeko tabakoa, puruak, zigarrotxoak, zigarro elektronikoak, errapea, pipa-tabakoa, eta snusa.[29]
Farmakologia
Farmakodinamika
Nikotina agonistaren hartzaile bezala jarduten du azetilkolina-hartzaile nikotiniko (nAChRs)[30][31] gehienetan. hartzaile nikotinikoaren bi azpiunitatetan (nAChRα9 eta nAChRα9) izan ezik. Horietan antagonistaren hartzaile moduan lan egiten du.[30]
Nerbio-sistema zentralaren gaineko eragina
Burmuinean azetilkolina-hartzaile nikotinikoetara lotuz, nikotinak bere efektu psikoaktiboak lortu eta burmuineko hainbat egituretako neurotransmisoreen maila handitzen du, hau da, “bolumen kontrolatzaile” baten antzera lan egiten du.[32][33] Hartzaile nikotinikoekiko afinitate handiagoa dauka burmuineko nikotinak muskulu eskeletikoan dagoen nikotinak baino. Ondorioz, kontzentrazio toxikoetan uzkurdurak eta arnas-paralisiak gerta daitezke.[34] Uste da nikotinaren selektibotasuna ez dela arrunta beste drogekin alderatzen badugu, dosia handitzen den heinean haren profila estimulatzailetik lasaigarrira aldatzen baita.[35] Efektu horri Nesbitt-en paradoxa deritzo, 1969an lehen aldiz deskribatu zuen doktorearen omenez.[36][37] Oso dosi altuetan neuronen jarduera geldiarazten du nikotinak,[38] eta bi motatako eraginak ditu animalietan: jarrera-estimulazioa eta antsietatea.[39] Nikotinaren metabolito nagusia, kotinina, aztertu denean, ikusi da nikotinaren efektu psikoaktibo gehienak horrek eragiten dituela.[40]
Nikotinak nikotina-hartzaileak aktibatzen ditu (hain zuzen ere, α4β2 hartzaile nikotinikoak) neuronetan, horiek gune tegmental bentrala eta bide mesolinbikoa daukatelako. Azkenengo bide horretan, dopamina askatzen da.[41][42] Nikotinak induzitutako dopaminaren askapena gertatzen da sari-lotura kolinergiko-dopaminergikoa partzialki aktibatzen delako gune tegmental bentralean.[42][43] Nikotinak nerbio-bulkaden maiztasuna eralda dezake gune tegmental bentralean.[43] Nikotinak opioide endogenoen askapena ere induzitzen du, eta horiek opioideen bideak aktibatzen dituzte sari-sisteman.[41] Opioideen antagonisten hartzailea den naltrexonak nikotinaren autoadministrazioa blokeatzen du.[41] Gertaera horiek nikotinaren eraginen sendotzea eragiten dute, eta euforia falta dagoenean, are gehiago sendotzen dira nikotinaren eraginak.[41] Horrez gain, pertsona batzuengan bakarrik agertzen da euforia nikotinaren erabileraren ondorioz.[41] Nikotinaren ohiko erabilerak I eta II motetako histona deazetilasak inhibitzen ditu gorputz ildaskatuan. Efektu horrek eragina du nikotinaren mendekotasunean.[44][45]
Nerbio-sistema sinpatikoa
Nikotinak nerbio-sistema sinpatikoa ere aktibatzen du,[46] errai-nerbioetatik muin suprarrenalera, epinefrinaren askapena suspertzen baitu. Gongoil aurreko zuntzek askatutako azetilkolinak azetilkolina-hartzaile nikotinikoetan du eragina. Azetilkolinaren askapenaren ondorioz, epinefrina (eta norepinefrina) askatzen da odol-korrontean.
Giltzurrun gaineko muina
Nikotina gongoil motako nikotina-hartzaileetara batzen denean, adrenalinaren (epinefrina) fluxua handitu egiten da. Adrenalina hormona estimulatzailea eta neurotransmisorea da. Hartzaileetara batzen denean, zelula despolarizatu egiten da eta kaltzioa sartzen da, tentsio bidezko kaltzio-kanalen bidez. Kaltzioak granulu kromafinen exozitosia abiarazten du eta, horrela, epinefrina eta norepinefrina askatzen dira odol-korrontera. Epinefrina edo adrenalina askatzeak bihotz-maiztasuna, odol-presioa eta arnasketa handitzen ditu, eta bai odoleko glukosa-kontzentrazioa ere.[47]
Metabolismoaren gaineko eragina
Nikotinak gosea eta janari-kontsumoa murrizten ditu.[48] Ikerketa gehienek ondorioztatzen dute nikotinak gorputz-pisua txikitzen duela, baina ikertzaile batzuek aurkitu dute animalia ereduetan pisuaren handipena eragin dezakeela baldintza berezietan.[48]
Nikotinak POMC neuronetako α3β4 nAChR hartzaileak aktibatzen ditu eta, ondorioz, gosearen inhibizioa eragiten du.[49][48] POMC neuronak melanokortina-sistemaren parte dira, gorputz-pisuaren erregulatzaile garrantzitsuenetarikoa.[48]
Farmakozinetika
Nikotina gorputzean sartzen denean, odol-korronteak oso azkar garraiatzen du eta odol-burmuin muga gainditzen du. Hortaz, nikotina inhalatu eta 10-20 segundotan, burmuinera heltzen da.[50] Nikotinaren kontzentrazioaren erdia gorputzetik kanporatzeko bi ordu behar dira gutxi gorabehera.[51] Nikotina gernuaren bidez kanporatzen da batez ere, eta haren kontzentrazioa aldakorra da gernuaren fluxuaren eta pHaren arabera.
Erretzearen ondorioz gorputzak xurgatzen duen nikotina kantitatea zenbait faktoreren menpekoa da: tabako mota, kea inhalatu den edo ez, eta iragazkirik erabili den edo ez. Dena den, ikusi da nikotinadun produktuen nikotina-kontzentrazioak oso efektu baxua duela odoleko nikotina-kontzentrazioan.[52]
Kotinina nikotinaren metabolito aktiboa da eta odolean 18-20 ordu inguru mantentzen da. Horri esker, errazago azter daiteke nikotinaren presentzia.[53]
Nikotina gibelean metabolizatzen da zitokromo P450 eta FMO3 entzimen bidez. Zitokromo P450ren kasuan batez ere CYP2A6 erabiltzen da, baina CYP2B6 ere erabil daiteke. Azken horrek (S)-nikotina selektiboki metabolizatzen du. Sortzen den metabolito garrantzitsuena kotinina da, baina beste metabolito batzuk ere sor daitezke: N’-oxidoa, nornikotina, 2-hidroxinikotina eta nikotina glukuronidoa.[54] Horrez gain, baldintza jakin batzuetan, beste substantzia batzuk sor daitezke, hala nola, miosmina.[55]
Nikotinaren glukuronidazioa eta metabolismo oxidatiboa mentolaren bidez inhibitzen dira. Beraz, zigarroei mentola gehitzen zaienean, nikotina denbora luzeago mantentzen da odolean in vivo.[56]
Erreferentziak
- Dale, M. M.. (2007). Rang & Dale's pharmacology. (6th ed. argitaraldia) Churchill Livingstone ISBN 978-0-443-06911-6. PMC 76798115. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- Ujváry I (1999). "Nicotine and Other Insecticidal Alkaloids". In Yamamoto I, Casida J (eds.). Nicotinoid Insecticides and the Nicotinic Acetylcholine Receptor. Tokyo: Springer-Verlag. pp. 29–69.
- Schraufnagel, Dean E.. (2015-03-01). «Electronic Cigarettes: Vulnerability of Youth» Pediatric Allergy, Immunology, and Pulmonology 28 (1): 2–6. doi: . ISSN 2151-321X. PMID 25830075. PMC PMC4359356. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- Schraufnagel, Dean E.; Blasi, Francesco; Drummond, M. Bradley; Lam, David C. L.; Latif, Ehsan; Rosen, Mark J.; Sansores, Raul; Van Zyl-Smit, Richard. (2014-07-09). «Electronic Cigarettes. A Position Statement of the Forum of International Respiratory Societies» American Journal of Respiratory and Critical Care Medicine 190 (6): 611–618. doi: . ISSN 1073-449X. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- (Ingelesez) Kohlmeier, K. A.. (2015/06). «Nicotine during pregnancy: changes induced in neurotransmission, which could heighten proclivity to addict and induce maladaptive control of attention» Journal of Developmental Origins of Health and Disease 6 (3): 169–181. doi: . ISSN 2040-1744. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- National Center for Chronic Disease Prevention and Health Promotion (US) Office on Smoking and Health. (2014). The Health Consequences of Smoking—50 Years of Progress: A Report of the Surgeon General. Centers for Disease Control and Prevention (US) PMID 24455788. (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- Metcalf, Robert L.. (2000-06-15). Insect Control. Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA ISBN 3-527-30673-0. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- Nanomaterials. Preparation of Material Safety Data Sheet (MSDS). BSI British Standards (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- «The plant alkaloids. 4th ed. By Thoams a. Henry. The Blakiston Co., Philadelphia, 1949. xxiii+804pp. 15 × 23.5cm. Price $ 12» Journal of the American Pharmaceutical Association (Scientific ed.) 38 (9): 533. 1949-09 doi: . ISSN 0095-9553. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- Gauze, G. F.. (1941). Optical activity and living matter, by G. F. Gause.. Biodynamica, (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- «Tobacco – Transport Informations Service» www.tis-gdv.de (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- (Ingelesez) Metcalf, RL. (2007). Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (7. ed). Wiley, 9 or..
- Siegmund, Barbara; Leitner, Erich; Pfannhauser, Werner. (1999-08-01). «Determination of the Nicotine Content of Various Edible Nightshades (Solanaceae) and Their Products and Estimation of the Associated Dietary Nicotine Intake» Journal of Agricultural and Food Chemistry 47 (8): 3113–3120. doi: . ISSN 0021-8561. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- Domino, Edward F.; Hornbach, Erich; Demana, Tsenge. (1993-08-05). «The Nicotine Content of Common Vegetables» New England Journal of Medicine 329 (6): 437–437. doi: . ISSN 0028-4793. PMID 8326992. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- (Ingelesez) Lamberts, Burton L.; Dewey, Lovell J.; Byerrum, Richard U.. (1959-05-01). «Ornithine as a precursor for the pyrrolidine ring of nicotine» Biochimica et Biophysica Acta 33 (1): 22–26. doi: . ISSN 0006-3002. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- Dawson, R. F.; Christman, D. R.; D'Adamo, A.; Solt, M. L.; Wolf, A. P.. (1960-05-01). «The Biosynthesis of Nicotine from Isotopically Labeled Nicotinic Acids1» Journal of the American Chemical Society 82 (10): 2628–2633. doi: . ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- Copeland, Luke Bell & Ash.. (2018). Organic Chemistry. EDTECH ISBN 978-1-83947-200-8. PMC 1132386641. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
- Copeland, Luke Bell & Ash.. (2018). Organic Chemistry. EDTECH ISBN 978-1-83947-200-8. PMC 1132386641. (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
- Plant metabolism and biotechnology. Wiley 2011 ISBN 978-1-119-99132-8. PMC 716211016. (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
- (Ingelesez) Nicotine replacement therapy versus control for smoking cessation. The Cochrane Database of Systematic Reviews ISBN 10.1002/14651858..
- (Ingelesez) Different doses, durations and modes of delivery of nicotine replacement therapy for smoking cessation. The Cochrane Database of Systematic Reviews ISBN 10.1002/14651858.CD013308..
- Why all stimulant drugs are damaging to recreational users: an empirical overview and psychobiological explanation. Human Psychopharmacology, 213–24 or. ISBN doi:10.1002/hup.2468...
- (Ingelesez) Tobacco and its evil cousin nicotine are good as a pesticide – American Chemical Society. American Chemical Society.
- (Ingelesez) Safety for Homemade Remedies for Pest Control. Montana Pesticide Bulletin.
- (Ingelesez) How does a pesticide residue turn into a contaminant?. Bundesgesundheitsblatt, Gesundheitsforschung, Gesundheitsschutz (in German)., 60 (7): 768–773. or. ISBN doi:10.1007/s00103-017-2556-3. PMID 28508955. S2CID 22662492...
- (Ingelesez) Behavioral-Cognitive Targets for Cholinergic Enhancement. Current Opinion in Behavioral Sciences, 4: 22–26. or. ISBN doi:10.1016/j.cobeha.2015.01.004. PMC 5466806. PMID 28607947...
- (Ingelesez) Revisiting nicotine's role in the ageing brain and cognitive impairment. Reviews in the Neurosciences, 28 (7): 767–781. or. ISBN doi:10.1515/revneuro-2017-0008. PMID 28586306. S2CID 3758298...
- (Ingelesez) The scientific case that nicotine is addictive. Psychopharmacology, 117 (1): 2–10, discussion 14–20. or. ISBN doi:10.1007/BF02245088. PMID 7724697. S2CID 8731555...
- (Ingelesez) Biocatalytic and semisynthetic studies of the anticancer tobacco cembranoids. Expert Opinion on Investigational Drugs, 877–87 or. ISBN doi:10.1517/13543784.16.6.877. PMID 17501699. S2CID 21302112...
- Gotti, Cecilia; Marks, Michael. J.; Millar, Neil S.; Wonnacott, Susan. (2019-09-16). «Nicotinic acetylcholine receptors (version 2019.4) in the IUPHAR/BPS Guide to Pharmacology Database» IUPHAR/BPS Guide to Pharmacology CITE 2019 (4) doi: . ISSN 2633-1020. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- Nestler, Eric J. (Eric Jonathan), 1954-. (2009). Molecular neuropharmacology : a foundation for clinical neuroscience. (2nd ed. argitaraldia) McGraw-Hill Medical ISBN 978-0-07-164119-7. PMC 273018757. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Pomerleau, Ovide F.; Pomerleau, Cynthia S.. (1984-12). «Neuroregulators and the reinforcement of smoking: Towards a biobehavioral explanation» Neuroscience & Biobehavioral Reviews 8 (4): 503–513. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Pomerleau, Ovide F.; Rosecrans, John. (1989-01). «Neuroregulatory effects of nicotine» Psychoneuroendocrinology 14 (6): 407–423. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- Basic & Clinical Pharmacology & Toxicology 99 (3) 2006-09 doi: . ISSN 1742-7835. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Xiu, Xinan; Puskar, Nyssa L.; Shanata, Jai A. P.; Lester, Henry A.; Dougherty, Dennis A.. (2009-03). «Nicotine binding to brain receptors requires a strong cation–π interaction» Nature 458 (7237): 534–537. doi: . ISSN 0028-0836. PMID 19252481. PMC PMC2755585. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- Nesbitt, Paul D.. (1973). «Smoking, physiological arousal, and emotional response.» Journal of Personality and Social Psychology 25 (1): 137–144. doi: . ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Parrott, Andrew C.. (1998). «REVIEW Nesbitt's Paradox resolved? Stress and arousal modulation during cigarette smoking» Addiction 93 (1): 27–39. doi: . ISSN 1360-0443. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Wadgave, Umesh; L., Nagesh. (2016/09). «Nicotine Replacement Therapy : An Overview» International Journal of Health Sciences 237 (5954): 1–10. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- Cuijpers, Pim; Smit, Filip. (2002-01-01). «Nicotine Dependence and Regular Nicotine Use in Adult Children of Alcoholics» Addiction Research & Theory 10 (1): 69–81. doi: . ISSN 1606-6359. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Grizzell, J. Alex; Echeverria, Valentina. (2015-10). «New Insights into the Mechanisms of Action of Cotinine and its Distinctive Effects from Nicotine» Neurochemical Research 40 (10): 2032–2046. doi: . ISSN 0364-3190. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- Nestler, Eric J. (Eric Jonathan), 1954-. (2009). Molecular neuropharmacology : a foundation for clinical neuroscience. (2nd ed. argitaraldia) McGraw-Hill Medical ISBN 978-0-07-164119-7. PMC 273018757. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Dickson, Suzanne L.; Egecioglu, Emil; Landgren, Sara; Skibicka, Karolina P.; Engel, Jörgen A.; Jerlhag, Elisabet. (2011-06). «The role of the central ghrelin system in reward from food and chemical drugs» Molecular and Cellular Endocrinology 340 (1): 80–87. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Picciotto, Marina R.; Mineur, Yann S.. (2014-01-01). «Molecules and circuits involved in nicotine addiction: The many faces of smoking» Neuropharmacology 76: 545–553. doi: . ISSN 0028-3908. PMID 23632083. PMC PMC3772953. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Levine, A.; Huang, Y.; Drisaldi, B.; Griffin, E. A.; Pollak, D. D.; Xu, S.; Yin, D.; Schaffran, C. et al.. (2011-11-02). «Molecular Mechanism for a Gateway Drug: Epigenetic Changes Initiated by Nicotine Prime Gene Expression by Cocaine» Science Translational Medicine 3 (107): 107ra109–107ra109. doi: . ISSN 1946-6234. PMID 22049069. PMC PMC4042673. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- (Ingelesez) Volkow, Nora D.. (2011-11-02). «Epigenetics of Nicotine: Another Nail in the Coughing» Science Translational Medicine 3 (107): 107ps43–107ps43. doi: . ISSN 1946-6234. PMID 22049068. PMC PMC3492949. (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
- Yoshida, T.; Sakane, N.; Umekawa, T.; Kondo, M.. (1994-01). «Effect of nicotine on sympathetic nervous system activity of mice subjected to immobilization stress» Physiology & Behavior 55 (1): 53–57. doi: . ISSN 0031-9384. PMID 8140174. (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
- Marieb, Elaine Nicpon, 1936-. (2007). Human anatomy & physiology. (7th ed. argitaraldia) Pearson Benjamin Cummings ISBN 0-8053-5910-9. PMC 61362865. (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
- (Ingelesez) Hu, Tongyuan; Yang, Zhongli; Li, Ming D.. (2018-12-01). «Pharmacological Effects and Regulatory Mechanisms of Tobacco Smoking Effects on Food Intake and Weight Control» Journal of Neuroimmune Pharmacology 13 (4): 453–466. doi: . ISSN 1557-1904. (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
- (Ingelesez) Picciotto, Marina R.; Mineur, Yann S.. (2014-01-01). «Molecules and circuits involved in nicotine addiction: The many faces of smoking» Neuropharmacology 76: 545–553. doi: . ISSN 0028-3908. PMID 23632083. PMC PMC3772953. (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
- Le Houezec, J.. (2003-09). «Role of nicotine pharmacokinetics in nicotine addiction and nicotine replacement therapy: a review» The International Journal of Tuberculosis and Lung Disease: The Official Journal of the International Union Against Tuberculosis and Lung Disease 7 (9): 811–819. ISSN 1027-3719. PMID 12971663. (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
- Benowitz, N. L.; Jacob, P.; Jones, R. T.; Rosenberg, J.. (1982-05). «Interindividual variability in the metabolism and cardiovascular effects of nicotine in man» The Journal of Pharmacology and Experimental Therapeutics 221 (2): 368–372. ISSN 0022-3565. PMID 7077531. (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
- Txantiloi:Ingelera Relation of nicotine yield of cigarettes to blood nicotine concentrations in smokers.. Br Med, 972-976 or..
- Txantiloi:Ingelera O, Bhalala. (2003). Detection of Cotinine in Blood Plasma by HPLC MS/MS. MIT Undergraduate Research Journal. 8:, 45-50 or..
- (Ingelesez) Hukkanen, Janne; Jacob, Pleyton; Benowitz, Neal L.. (2005-03-01). «Metabolism and Disposition Kinetics of Nicotine» Pharmacological Reviews 57 (1): 79–115. doi: . ISSN 0031-6997. PMID 15734728. (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
- (Ingelesez) Petrick, Lauren M.; Svidovsky, Alona; Dubowski, Yael. (2011-01). «Thirdhand Smoke: Heterogeneous Oxidation of Nicotine and Secondary Aerosol Formation in the Indoor Environment» Environmental Science & Technology 45 (1): 328–333. doi: . ISSN 0013-936X. (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
- (Ingelesez) Benowitz, Neal L.; Herrera, Brenda; Jacob, Peyton. (2004-09). «Mentholated Cigarette Smoking Inhibits Nicotine Metabolism» Journal of Pharmacology and Experimental Therapeutics 310 (3): 1208–1215. doi: . ISSN 0022-3565. (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).