Nikos Sampson
Nikos Sampson (jaiotza izenez Nikos Georgiadis, grezieraz: Νίκος Γεωργιάδης; Famagusta, 1935eko abenduaren 16a – Nikosia, 2001eko maiatzaren 9a) zipretar politikaria izan zen. Zipreko presidente "de facto" izan zen 1974ko uztailaren 15etik 23ra.
Nikos Sampson | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1970eko uztailaren 16a - 1974ko uztailaren 15a Barrutia: Famagusta constituency (en) Hautetsia: 1970 Cypriot legislative election (en) | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Νικόλαος Σαμψών Γεωργιάδης | ||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Famagusta, 1935eko abenduaren 16a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Zipre | ||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | greziera modernoa | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Nicosia Municipality (en) , 2001eko maiatzaren 9a (65 urte) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hezkuntza-maila | Bachelor of Journalism (en) | ||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | greziera modernoa ingelesa frantsesa | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | kazetaria, politikaria, newspaper proprietor (en) eta futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | alboko atzelaria | ||||||||||||||||||||||
Kidetza | EOKA (en) | ||||||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Cyprus Emergency (en) Battle at Nicosia Hospital (en) | ||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Progressive Front (en) |
Kazetari aritu zen The Cyprus Times egunkarian eta EOKArekin bat egin zuen Zipreren independentziaren alde borrokatzeko. Hainbat atentatu egin zituen eta britainiarrek heriotza-zigorra ezarri zioten. Zigorra betiko espetxealdiagatik aldatu zen eta Erresuma Batuko kartzela batera bidali zuten, baina 1959an askatu zuten, Zipreren independentziari buruzko akordioen ondoren.
1960ko hamarkadan, Zipreko komunitate greziar eta turkiarren arteko borroketan parte hartu zuen. 1969an Alderdi Aurrerakoia sortu zuen eta 1970ean diputatu hautatu zuten, eta Enosis edo Greziarekiko Batasunaren aldeko Kanpainan parte hartu zuen.
1974ko uztailaren 15ean, Greziako Junta Militarrak lagundutako kolpe militar batek Makarios III.a presidentea kargutik kendu zuen, eta Nikos Sampson izendatu zuen haren ordez. Orduan Turkiak uhartea inbaditu zuen eta Sampdonek dimisioa eman zuen uztailaren 23an.
1976an hogei urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baina 1979an Frantziara joan ahal izan zen, osasun-arrazoiengatik. 1976an hogei urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baina 1979an Frantziara joan ahal izan zen, osasun-arrazoiengatik.