Nikomedes II.a
Nikomedes II.a Epifanes Bitiniako errege izan zen K.a. 149 eta K.a. 127 bitartean. Nikomedes I.aren laugarren ondorengoa izan zen, nazio honetako erregerik azpimarragarrienetako bat, eta, honen omenez sortu zelarik Nikomedia hiriburua, bere ondorengoetako batzuei ere izena emanez, eta Prusias II.aren semea izan zen.
Nikomedes II.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bitinia, ? |
Heriotza | Nikomedia, ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Prusias II.a |
Ama | Apame IV |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Boteirid dynasty (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Nikomedes II.a ren ospea, oso handia zen bere aitak tronua utzi aurretik ere, eta, beraz, honek, Erromara bidali zuen, erresuman izan zezakeen eragina mugatzeko. Hala ere, Erromatar Senatuak ere oso begi onez ikusi zuen Nikomedes II.a, ondorioz, bere aitak mezulari bat bidali behar izan zuelarik, bere semea hiltzeko. Hala ere, mezulariak konplota kontatu zuen, eta printzea konbentzitu zuen bere aitaren aurkako matxinada bat abia zezan.
Pergamoko Atalo II.aren laguntzarekin, bere misioak erabateko arrakasta izan zuen, bere aita Nikomedian exekutatuz amaitu zena. Bere erregealdia luzea izan zen, 20 urte baino gehiagokoa eta Erromaren planekin erabat bat zetorrelako bereizi zen. Inperio honekin izan zuen aliantzak, Pergamoko Eumenes III.aren aurkako gerran Erromari laguntzera bultzatu zuen.
Bere oinordekoa, bere seme Nikomedes III.a izan zen.
Aurrekoa Prusias II.a |
Bitiniako erregea K.a. 149-K.a. 127 |
Ondorengoa Nikomedes III.a |