Nikolas Barrenetxea
Nikolas Barrenetxea Uribasterra (Izengoitiak: Itarka, Motxogane, Igorreko Julen); (Igorre, 1898ko abenduaren 3a - Altsasu, 1988ko martxoaren 27a)[1] misiolari eta euskal idazlea izan zen.
Nikolas Barrenetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Igorre, 1898ko abenduaren 3a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Altsasu, 1988ko martxoaren 27a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | fraidea eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Biografia
Altsasun kaputxino sartu eta Hondarribian eta Iruñean Filosofia eta Teologia ikasi ondoren, 1923an apaiztu zen. Txinako Gansuko elizbarrutian 27 urtez misiolari jardun ondoren (1927-54), bertako agintariek misiolariak egotzi zituzten eta berriz ere Altsasura itzuli zen.[2]. Txinan zegoelarik Irugarrengo Prantziskotarra, Zeruko Argia, Karmel, Egan, Euskal-Esnalea eta Herria aldizkarietako lankide izan zen[3].
Euskaltzain urgazlea izan zen 1983. urteaz geroztik.
Idazlanak
- Loramendi. Olerki ta idatzi guztiak (1960).[4]
- Loramendi eta haren garaia (1962).
- Batikano batzarra, lehengo aldia (1965).
- Batikano batzarra, 2. 3. eta 4. aldiak (1967).
- Mao tse-tung (1978).
- Mao tse-tung, 1936-1954, kronika eta bigarren zatia (1987).
Erreferentziak
- Patxi Ondarra: Igorre-ko Yulen Aita
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Barrenetxea Uribasterra, Nikolas (e.i. Igorreko Julen). .
- Armiarma: Nikolas Barrenenetxearen artikuluak. .
- Lur entziklopedietatik hartua.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.