Nikolai Przhevalski
Nikolai Mikhailovitx Przhevalski (errusieraz: Никола́й Миха́йлович Пржева́льский, polonieraz: Nikołaj Michajłowicz Przewalski; Smolensk, Errusiar Inperioa, 1839ko apirilaren 12agreg./martxoaren 31jul. - Karakol, Errusiar Inperioa - gaur egungo Kirgizistan – 1888ko azaroaren 1agreg./urriaren 20ajul.) errusiar geografoa izan zen, Asia Zentrala eta Ekialdekoaren esploratzaile ezaguna. Bere azken helburura inoiz iritsi ez bazen ere, Tibeteko Lhasa hiri santua, Europarentzat ezezagunak ziren eskualdeak esploratu zituen, adibidez Tibet, Amdo (gaur egungo Qinghai) eta Dzungaria (gaur egungo Xinjiangen). Europan Asia Zentralaren ezagutza handitu zuen eta lehen europarra izan zen bere izena daraman Przewalski zaldia deskribatzen. Esploratzaile gisa egindako lanetan milaka landare eta animalia eraman zituen San Petersburgora, kontseilari militarra izan zen eta ikerketa lanak inteligentzia lanekin nahastu zituen.
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Nikolai Przhevalski | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kimborovo (en) , 1839ko martxoaren 31 (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | Karakol, 1888ko urriaren 20a (juliotar egutegia) (49 urte) |
Hobiratze lekua | Karakol |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar tifoidea |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | General Staff Academy (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zoologoa, esploratzailea, idazlea, botanikaria, militarra, geografoa, naturalista eta bidaiaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia |
Gradua | jeneral |