Nikolai Patruxev
Nikolai Platonovitx Patruxev[1] (errusieraz: Никола́й Плато́нович Па́трушев) (Leningrad, Sobietar Batasuna; 1951ko uztailaren 11) errusiar politikari bat da, bai eta segurtasun- eta inteligentzia-ofiziala. Errusiako Segurtasunaren Zerbitzu Federaleko (FSB) zuzendaria izan zen, KGB sobietarraren ondorengo erakunde nagusia –kanpo-inteligentzia alde batera utzita–, 1999tik 2008ra, eta Errusiako Segurtasun Kontseiluko Idazkaria da 2008tik.[2][3]
Nikolai Patruxev | |||||
---|---|---|---|---|---|
2008ko maiatzaren 12a -
1999ko abuztuaren 9a - 2008ko maiatzaren 12a ← Vladimir Putin - Aleksandr Bortnikov → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | San Petersburgo, 1951ko uztailaren 11 (72 urte) | ||||
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | San Petersburgoko Estatu Itsas Unibertsitate Teknikoa FSBaren Akademia | ||||
Hezkuntza-maila | zientzia juridikoetan doktorea | ||||
Hizkuntzak | errusiera ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ingeniaria eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | Armadako Jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Txetxeniako Gerra | ||||
2022ko otsailetik, Estatu Batuek Patruxev zigortzen dute, Errusiak Ukraina inbaditzen hastearen ondorioz.[4]
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren 156. araua – Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.
- «Russia Profile - BackGround People - PATRUSHEV, Nikolai Platonovich» web.archive.org 2013-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
- «Russia trolls world by saying it cannot stop its citizens from fighting in Ukraine - Jun. 25, 2015» KyivPost 2015-06-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
- (Ingelesez) «Russia-related Designations; Belarus Designations; Issuance of Russia-related Directive 2 and 3; Issuance of Russia-related and Belarus General Licenses; Publication of new and updated Frequently Asked Questions» U.S. Department of the Treasury (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.