Nikolai Nekrasov
Nikolai Alexeievitx Nekrasov (Nemirov, Ukraina, 1821eko abenduaren 10agreg./azaroaren 28ajul. - San Petersburgo, 1878ko urtarrilaren 8agreg./1877ko abenduaren 28ajul.) errusiar olerkaria eta kazetaria izan zen.
Nikolai Nekrasov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nemyriv (en) , 1821eko azaroaren 28a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | San Petersburgo, 1877ko abenduaren 27a (juliotar egutegia) (56 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevichy Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea San Petersburgoko Unibertsitate Inperiala (1839 - 1841) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, autobiografialaria, literatura-kritikaria, kazetaria eta iritzi-kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Otechestvennye Zapiski (en) |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Biografia
San Petersburgoko Unibertsitatean ikasi zuen (1839-1841), aitak, armadako ofiziala izanik, militar-ikasketak egin zitzan nahi bazuen ere. Laguntza ekonomikorik gabe, estutasun handiz bizi izan zen. Hala ere, gazte-gaztetatik hasi zen idazten: poesia, kritika, narrazioak eta vaudeville frantsesen moldapenak.
1846tik aurrera zenbait agerkari arrakastatsuren argitaratzaile eta zuzendari izan zen: Petersburgoko antologia (1846) eta Apirilaren lehena (1846) almanakak; Garaikidea (1847-1866) eta Aberriaren kronikak (1868-1878) aldizkariak. Belinski, Herzen, Turgeniev eta Dostoievskiren mailako idazleekin batera, berak ere esku hartu ohi zuen agerkari haietan.
Poesia-liburuak ondu zituen; ezagunenak herri-kanten estiloan egin zituen. Nekrasov nekazari-herriaren kantaria izan zen: jopuen askatasuna eta justizia soziala izan zen bere obraren ardatza eta ideia nagusia. Bizi zelarik oso ezaguna izan zen; haren hiletetan Dostoievski eta Plekhanov mintzatu ziren, eta Errusiako herriak egundaino idazle bati egindako omenaldirik handiena eskaini zion.
Hona Nekrasoven poema ezagunenetariko batzuk: Satxa (1855), Sudur gorriko izotza (1863), Errusiako emakumeak (1873), Errusian nor bizi da zoriontsu? (1865-1876). Sinbolistek Nekrasoven hizkuntzaren aberastasuna, irudiak eta estiloa izan zituzten oinarri.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Nekrasov |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.