Nikolai Dobroliubov
Nikolai Alexandrovitx Dobroliubov (errusieraz: Никола́й Алекса́ндрович Добролю́бов, nʲɪkɐˈlaj ɐlʲɪˈksandrəvʲɪt͡ɕ dəbrɐˈlʲubəf ahoskatua; Nizhni Novgorod, Errusia, 1836ko otsailaren 5a - San Petersburgo, Errusia, 1861eko azaroaren 29a) errusiar iraultzailea, filosofoa eta literatura-kritikaria izan zen.
Nikolai Dobroliubov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nizhni Novgorod, 1836ko urtarrilaren 24a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | San Petersburgo, 1861eko azaroaren 17a (juliotar egutegia) (25 urte) |
Hobiratze lekua | Literatorskie mostki (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Main Pedagogical Institute (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Nikolai Ustryalov (en) Izmail Sreznevsky (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | literatura-kritikaria, kazetaria, poeta, idazlea, filosofoa eta iritzi-kazetaria |
Izengoitia(k) | -бов eta Н. Лайбов |
Biografia
Garaikidea egunkariko lankidea izan zen, eta, nekazarien iraultzaren alde agertu zen gaztetatik. Ostrovski, Turgenev eta Gontxarovi buruzko lanak eman zituen argitara.
Errusia erromantiko ondoko idazle iraultzailerik garrantzitsuenetakoa izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.