Nikolai Kardaxov
Nikolai Semenovitx Kardaxov (errusieraz: Никола́й Семёнович Кардашёв; Mosku, 1932ko apirilaren 25a - ibidem, 2019ko abuztuaren 3a) errusiar astrofisikari bat izan zen eta Zientzien Errusiar Akademia Espazio-Ikerketa Institutuko zuzendariordea edo bigarren zuzendaria.[1]
Nikolai Kardaxov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1932ko apirilaren 25a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 2019ko abuztuaren 3a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Troyekurovskoye cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | MSU Faculty of Mechanics and Mathematics (en) 1955) Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea |
Tesi zuzendaria | Iosif Shklovsky (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Yury Kovalyov (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta astrofisikaria |
Enplegatzailea(k) | Astro Space Center (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Errusiar Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Academia Europaea (en) |
Biografia
Moskuko Estatu Unibertsitatean graduatu zen 1955ean, horren ondoren, Sternberg Astronomia Institutuan (Mosku) lan egiten hasi zen. Iosif Shklovskiren ikaslea izan zen eta bere doktoregoa 1962an amaitu zuen.
1963an Kardaxovek quasar bat aztertu zuen, CTA-102 izenekoa, hau izan zen sobietarrek lurretik kanpoko zibilizazio adimentsu baten zantzuak aurkitzeko egin zuten lehen saiakera. Azterketa horretan ondorengo ondorioa atera zuen: zibilizazio adimentsu batzuek gu baino askoz garatuagoak egon behar dute, hau da, milioika urteko abantaila ateratzen digute. Ondorio horretatik etorri zen bere lanik ezagunenetako bat: Kardaxoven eskala, zibilizazioen garapen teknologikoa neurtzen duen eskala.
Kardaxov SESBeko Zientzien Akademiako kide eta Fisika Orokorraren eta Astronomiaren dibisioko kide izatera iritsi zen 1976ko abenduaren 12an. 1994ko martxoaren 12an ordea, Errusiako Zientzien Akademiako kide iraunkor izateko eskumena lortu zuen.