Nikita (filma)
Nikita edota La Femme Nikita (euskaraz: «Nikita Emakumea») 1990eko Luc Besson estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako thriller film bat da. Anne Parillaud, Jean-Hugues Anglade, Tchéky Karyo, Jeanne Moreau, Jean Bouise, Jean Reno, Philippe Leroy-Beaulieu, Roland Blanche eta Jacques Boudet aktoreek antzeztu zuten.
Nikita (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | Nikita |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa italiera |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, girls with guns (en) , thrillerra eta film dramatikoa |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Venezia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Luc Besson |
Gidoigilea(k) | Luc Besson |
Antzezlea(k) | |
Anne Parillaud Tchéky Karyo (en) Jeanne Moreau Philippe Leroy Jean-Hugues Anglade Jean Reno Jean Bouise Roland Blanche Éric Prat (en) Iska Khan (en) Jacques Boudet Jean-Claude Bolle-Reddat Marc Duret Mia Frye (en) Olivier Hémon (en) Pétronille Moss (en) Philippe Dehesdin (en) Philippe du Janerand Pierre-Alain de Garrigues (en) Edith Perret (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Patrice Ledoux Luc Besson |
Konpainia ekoizlea | Gaumont Les Films du Loup (en) Cecchi Gori Group (en) |
Edizioa | Olivier Mauffroy (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Éric Serra Wolfgang Amadeus Mozart |
Argazki-zuzendaria | Thierry Arbogast |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
Historia | |
Nominazioak | |
1993an Point of No Return (euskaraz: «Itzulbiderik Gabe») estatubatuar berregokitzapena izan zuen.
Sinopsia
Familiarik gabeko, kale talde bateko kidea eta drogazalea den 19 urteko neska bat (Anne Parillaud) hainbat hilketa eta lapurreta egiteagatik espetxeratua izan da. Baina agintariek neska gainontzenkoengandik bereziki egiten duen zeozer baduela eta arma hilgarri bat bilakatu dezakeen jabetuko dira. Horregatik, sikarioen heziketa programa baterako erreklutatuko dute, latz entrenatuarazi eta nortasun Berri bat emango diote: Joséphine.
Ordutik aurrera, bere misioa Frantziako Gobernuaren interesen onurarako hilketak burutzea izango da.
Aktoreak
- Anne Parillaud: Nikita
- Jean-Hugues Anglade: Marco
- Tchéky Karyo: Bob
- Jeanne Moreau: Amande
- Jean Reno: Victor "Garbitzailea"
- Jacques Boudet: Kimikaria
- Philippe Leroy: Grossman