Nijō gaztelua
Nijō gaztelua (japonieraz: 二条城 Nijō-jō) Japoniako gaztelu historikoa da, Kyoton dagoena. Aintzinako Kyotoko monumentu historikoen artean sartu zuen UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzerakoan.
Nijō gaztelua | |
---|---|
二条城 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak 100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Izendaturiko hiria | Kyoto |
Japoniako auzoa | Nakagyō-ku |
Koordenatuak | 35°00′51″N 135°44′51″E |
Historia eta erabilera | |
Taisei Hokan | |
Nijō Castle Meeting | |
Jabea | Government of Kyoto City (en) |
Komisarioa | Tokugawa shogunerria |
Arkitektura | |
Eraikitzailea | Nakai Masakiyo (en) |
Materiala(k) | zurra |
Azalera | 27,5 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 688-017 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Historia
Tokugawa shogunerriaren sortzaile izan zen Tokugawa Ieyasushogunak 1601ean Japonia mendebaldeko jauntxoei eskatu zien donazioak egin zitzatela Kyoton Nijō gaztelua eraikitzeko. 1626an bukatu ziren lanak. Tokugawatarrek Edo hiria zuten egoitza nagusi eta haren aberastasunaren lekuko izan zedin Kyoton zituzten lurretan gaztelu ederra eraikitzea izan zuten helburu, enperadoreak ikus zezan.
1750an Tenshu eraikina tximista batek jo eta erre egin zen. 1788an Kyotoren zati bat erre zuen suteak Nijōren barnealdea suntsitu zuenean eraikina hutsik geditu zen eta Kyotoko jauregi inperialaren menpe gelditu zen. 1893an printzearen egoitza bihurtu zen. 1939an Kyotoko udalari eman zitzaion eta honek publikoari ireki zion.
Egitura
Solairu bakarreko egurrezko gaztelua da 275.000 m² oinarria duena, hauetatik 8.000 m² eraikinek estaltzen dute.
Harresiak
Bi harresi eraztun ditu eta hiru ate gaztelura sartzeko. Barneko eraztunak Honmaru jauregia eta lorategiak biltzen ditu. Oin karratuko harresiaz gain putzu bat ere badauka. eta eraztun bien artean Ninomaru jauregia, sukaldeak, gaurdien etea eta lorategiak daude.
- Kanpoko harresia.
Ninomaru jauregia
Ninomaru jauregia (japonieraz: 二の丸御殿 Ninomaru Gōten) bost eraikinez osaturik dago, beren artean konektaturik daudenak. Barnea oso dekoratua dago, egur landua eta urrezko orriak dituena Tokugawatarren aberastasunaren erakusgarri. Margolanak Kanō eskolak egindakoak dira.
Eraikin hauetan bulegoak eta ganberak zeuden eta shogunek bisitariak eta jauntxoak hartzeko eraikina ere bertan dago.
Egurrezko tarimak uguisubari izena du eta oinez zapaltzerakoan txorien txioak diruditen soinuak ateratzen ditu. Sorpresazko erasoa ekiditeko asmaturiko teknika izan zen.
- Karamon atea.
- Jauregia.
- Shoguna jauntxoak hartzen.
- Jauregiaren oinarria.
- Sabaia.
Honmaru jauregia
Honmaru jauregia (japonieraz: 本丸御殿 Honmaru Gōten) 1.600 m²-ko azalera du lau zatitan banatuta: bizilekuak, harrera eta aisialdi gelak, sarrera eta azkenik sukaldeak. Eraikinak korridorez konektatuta daude.
Lorategiak
Hainbat lorategik inguratzen dituzte. Hemen planoa:
- Lorategien oinplanoa. Klikatu bertan hobeto ikusteko.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Japoniako gazteluen webgunea