Niigata

Niigata (japonieraz: 新潟市 Niigata-shi) , Japoniako Niigata prefekturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 809.708 biztanle ditu. Hokuriku eskualdeko hiri handiena da.

Niigata
新潟市
新潟市 (Niigata-shi)
izendaturiko hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Niigata
AlkateaYaichi Nakahara (en) Itzuli
Izen ofiziala新潟市
新潟区
Jatorrizko izena新潟市
Posta kodea951-8550
HerriburuaChūō-ku (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak37°54′58″N 139°02′11″E
Map
Azalera726,09 km²
MugakideakShibata (en) Itzuli, Agano (en) Itzuli, Gosen (en) Itzuli, Kamo (en) Itzuli, Sanjo (en) Itzuli, Tsubame (en) Itzuli, Nagaoka, Seiro (en) Itzuli, Tagami (en) Itzuli, Yahiko (en) Itzuli eta Sado uhartea
Demografia
Biztanleria790.646 (2021eko martxoaren 1a)
−19.511 (2015)
Dentsitatea1.088,89 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a eta 1879ko apirilaren 9a
Telefono aurrizkia25
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakVladivostok, Galveston, Khabarovsk, Birobidzhan, Nantes, Harbin eta Kingston upon Hull
http://www.city.niigata.lg.jp/ www.city.niigata.lg.jp

Geografia

Japoniako itsasoaren ertzeko lautada oparo batean kokaturik dago, parean Sado uhartea duela. Shinano ibaia itsasoratzen da bertan, Japoniako ibai luzeena, eta Agano ibaia ere bai. Hainbat hezegune daude hiriaren ingurua, Sakata aintzira da aipagarriena Ramsarko hitzarmenak babesturik daukana. Ingurunean sarritan izan dira uholdeak eta historian zehar kanalizazio lan handiak egitera beharturik egon da. Guzti honegatik Uraren hiria (japonieraz: 水の都 Mizu-no-miyako) ezizena eman izan zaio. Sahatsen hiria (japonieraz: 柳の都 Yanagi-no-miyako) ezizena ere jaso du ibaien ertzetan dauden sahats ugariengatik.

Banaketa administratiboa

Niigatako auzoak

Zortzi auzotan (ku) banatzen da hiria. Hiriaren erdigunea Chūō-ku da.

Klima

    Datu klimatikoak (Niigata, Niigata (1971-2000))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.3 5.4 9.1 15.7 20.5 24.1 28.1 30.2 25.7 19.9 14.0 8.5 17.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.6 2.5 5.4 11.2 16.1 20.4 24.5 26.2 22.0 16.0 10.2 5.3 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 -0.3 1.9 7.0 12.3 17.3 21.4 23.0 18.7 12.3 6.6 2.3 10.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 180.3 128.0 104.6 93.6 103.3 128.3 178.2 142.7 163.0 148.9 200.6 204.4 1775.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.5mm) 23.9 19.7 17.8 12.9 11.3 11.2 13.4 9.5 13.4 15.8 19.5 24.2 192.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 22.8 20.2 11.8 1.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 2.2 12.8 70.8
Eguzki orduak 56.1 72.9 130.9 181.9 204.8 168.1 182.7 214.8 146.4 142.8 90.0 59.4 1651.0
Hezetasuna (%) 74 72 68 67 70 76 78 74 74 72 72 74 73
Iturria: [1]

Historia

Jōmon Arotik populatua izan da Niigata eremua, nahiz eta gaur egung ez bezala lurraldearen gehiengoa ur azpian egon garai hartan. Nihon Shoki liburuak dioenez 647 urtean gotorleku bat eraiki zen bertan.

XVI mendean Shinano ibaiaren bokalean Niigata izeneko portua sortu zen eta Agano ibaiaren bokalean Nuttari portua. XVII mendean hainbat ubide eraiki ziren, ibai bien ibilbidea aldatu egin zen eta Niigata kaia nabarmen garatu zen Japoniako itsasoan garrantzitsu bihurtuz eta ondorioz herria eratuz joan zen inguruan. 1858an Estatu Batuekin harreman komertzialak izango zituen Japoniako bost itsas-portuetako bat bihurtu zen, baina sakonera txikia zela eta portua ez zen 1869 arte ireki. 1886an Bandai zubia eraiki zen, honek Shinano ibaiaren bi ertzetan zeuden Niigata handia eta Nuttari txikia lotu zituen. 1914 urtean Nuttari Niigataren barnean sartu zen.

Niigataren kokapena estrategikoa zen Asiara kolonoak eta militarrak bidaltzeko eta ondorioz 1945ean bonba nuklearra botatzeko lau hiri posibleetako bat izan zen eta jendea ebakuatzen hasi ziren. Azkenean Hiroshimara eta Nagasakira bota zituzten.

1955 urtean sute ikaragarri batek hiriaren erdigunea erre zuen eta 1964an lurrikara handia jasan zuen 2.000 etxe suntsituz, beste 6.000 kaltetuz eta 15.000 urak hartu zituen. 1965ean Agano ibaian metilmerkurioa isuri zuen Showa konpainia elektrikoak eta 690 pertsona izan ziren kaltetuak. Gaur egun Niigata gaixotasuna izenaz ezagutzen da. 2004an, 2007an eta 2011ean lurrikara berriak jasan zituen baina kalteak oso txikiak izan ziren.

Jaialdiak

  • Niigata jaialdia: abuztuan
  • Gataket (ガタケット): Niigatako komiki merkatua da. 1983an inauguratu zen eta 1998tik aurrera Niigatako manga txapelketa ospatzen da.

Ondasun nabarmenak

  • Furumachi auzoa
  • Toki Messe biltzar aretoa.
  • Shinano ibaia.
  • Bandai zubia.
  • Niigatako aireportua.

Iruditegia

Hiri senidetuak

Erreferentziak

  1. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.