Nii Amaa Ollennu

Raphael Nii Amaa Ollennu (Akkra, Urre Kosta, 1906ko maiatzaren 21a - 1986ko abenduaren 22a) ghanatar legelari, epaile eta politikaria izan zen. 1962-1966 bitartean, Auzitegi Goreneko epailea izan zen, Parlamentuko lehendakaria 1969-1972 bitartean, eta Ghanako jarduneko presidentea 1970eko abuztuan.[1]

Nii Amaa Ollennu

Ghanako presidente

1970eko abuztuaren 7a - 1970eko abuztuaren 31
Akwasi Afrifa - Edward Akufo-Addo
Member of the Parliament of Ghana (en) Itzuli


Justice of the Supreme Court of Ghana (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAkkra, 1906ko maiatzaren 21a
Herrialdea Ghana
Heriotza1986ko abenduaren 22a (80 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSalem School, Osu (en) Itzuli
Presbyterian College of Education, Akropong (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakepailea, abokatua, politikaria eta lehendakaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alliance of Independent Social Democrats (en) Itzuli

Bizitza

Nii Amaa Ollennu Akkran jaio zen, 1906ko maiatzaren 21ean, ga etniako familia batean. Londresen Jurisprudentzia ikasi ondoren, Ghanara itzuli zen. 1950ean Alderdi Demokratiko Nazionala sortu zuen, 1952an Ghanako Kongresuko Alderdiarekin bat egin zuena. J. B. Danquahekin eta Kofi Busiarekin batera, Kwame Nkrumahen gobernuaren aurkaria izan zen. Parlamentuko lehendakaria baitzen, Akwasi Afrifa agintari militarra ordeztu zuen errepublikako buruzagitzan 1970eko abuztuaren 7an, eta Edward Akufo-Addoren esku utzi zuen boterea abuztuaren 31n.

Erreferentziak

  1. Ghana: Heads of State: 1960-2020. archontology.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).

Kanpo estekak

Biografia
Ghana
Artikulu hau Ghanako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.