Nihon Shoki

Nihon Shoki (japonieraz: 日本書紀 eus. Japoniako Kronikak) edo Nihongi (japonieraz: 日本紀 eus. Japoniar Kronikak) Japoniako historiari buruzko bigarren libururik zaharrena da.

Nihon Shoki
Jatorria
Egilea(k)Toneri printzea eta Ō no Yasumaro (en) Itzuli
Sorrera-urtea720
Izenburua日本書紀
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ekoizpen lekuaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoaofficial history (en) Itzuli
Hizkuntzatxinera klasikoa eta japoniera
TelesailaRikkokushi
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daKiki (en) Itzuli

Edukia

Jainkoen arotik, Jito Enperatrizaren garaira arte, 697 arte deskribatzen du. Jatorrizko izenburua Nihongi zela suposarazten duen azalpen bat dago. 30 liburuki (existitzen dira) eta genealogia 1 (ez da existitzen) osatu ziren 720an. Biltzaileak, Toneri printzea (Toneri Shinno), Ki no Kiyohito, Miyake no Fujimaro, Ō no Yasumaro eta beste ezezagun batzuk izan ziren.

Jakina, mito bat ez da historia, baina garrantzitsua da mitologiarentzat. Shokiko mito ofizialak, Japoniako beste antzinako liburua den Kojikikoak bezain interesgarriak ez direla ezagutzen da.

Zalantza handia dago lehen enperadoreen existentziari buruz Shokin. Egungo historialariek, bigarrenetik bederatzigarren belaunaldira doazen enperadoreak, Shokiren biltzaileen asmakuntza bezala hartzen dituzte. Lehen enperadorea den Jinmu Enperadorearen existentzia, zalantzapean eta susmopean dago. Sujin Enperadorea hartzen da lehenengo benetako enperadoretzat. Shokin kontatzen diren gertaera eta azalpenak, askoz zalantzazkoagoak dira. Egungo historialariek, ez dituzte artikuluak erasotzen 673tik aurrera.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.