Nihon Keizai Shimbun

Nikkei, formalki The Nihon Keizai Shimbun (japonieraz: 日本経済新聞, euskaraz: «Japoniako egunkari ekonomikoa») bezala ezagutzen dena, japoniar egunkaria da, egunero hiru milioi aletik gorako zirkulazioarekin, munduko finantza egunkaririk zabalduena dena. Egunkariak 1950etik aurrera Nikkei 225, Tokioko burtsako indizea, kalkulatzen du.[1]

Nihon Keizai Shimbun
Laburdura日経 eta 日経新聞
Motaegunkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzajaponiera, txinera eta ingeles
Formatuaizara
ArgitaletxeaNikkei Inc. (en) Itzuli
Banaketa
Maiztasuna0,5 egun

nikkei.com, cn.nikkei.com eta r.nikkei.com
Facebook: nikkei Twitter: nikkei Instagram: nikkei Youtube: UCHL12woHGeiqAqLrK-pJe7g Edit the value on Wikidata

Nikkeiren jatorria Mitsui & Co.ren barne egunkari gisa hasi zen 1876an, Chugai Bukka Shimpo (literalki Etxeko eta Atzerriko Produktuen Prezioen Egunkaria) merkatu-kotizazioen asteroko buletina argitaratzen hasi zenean. Departamentua 1882an Shokyosha bihurtu zen. 1885ean eguneroko bihurtu zen (igandean izan ezik) eta lau urte geroago Chugai Shogyo Simpo izena jarri zioten. Nikkan Kogyo eta Keizai Jiji egunkariekin bat egin zuen eta 1942an Nihon Sangyo Keizai Shimbun izena jarri zioten. Lau urte geroago Nihon Keizai Shimbun bilakatu zen.[2]

2015eko azaroaren 30etik aurrera, Nikkei Financial Timesen jabe bihurtu zen, Pearson plc argitaletxeari egunkaria erosi ondoren.[3]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Landers, Peter. (2015-7-23). «5 Things to Know About Nikkei» The Wall Street Journal.
  2. (Ingelesez) «History : COMPANY» Nikkei.
  3. (Ingelesez) «Nikkei completes acquisition of Financial Times» Nikkei.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.