Night at the Museum
Night at the Museum (euskaraz Gaupasa Museoan), 2006ko Shawn Levy kanadar zinema zuzendariaren fantasiazko komedia film bat da. Milan Trenc kroaziar ilustratzailearen 1993ko haurrentzako liburuan oinarritua dago. Ben Stiller, Owen Wilson, Carla Gugino, Dick Van Dyke, Mickey Rooney, Bill Cobbs eta Robin Williams aktoreek antzeztu zuten.
![]() | |
---|---|
Alan Silvestriren filma | |
Egilea(k) | Alan Silvestri |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | Night at the Museum |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa italiera hebreera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Kanada |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, action comedy film (en) ![]() |
Iraupena | 105 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Night at the Museum (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Night at the Museum (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | New York eta Vancouver |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Shawn Levy |
Gidoigilea(k) | Thomas Lennon Ben Garant |
Antzezlea(k) | |
Ben Stiller (Larry Daley (en) ![]() Carla Gugino Dick Van Dyke Mickey Rooney Bill Cobbs Ricky Gervais Robin Williams Jake Cherry Owen Wilson Steve Coogan Kim Raver Paul Rudd Mizuo Peck (en) ![]() Rami Malek Pierfrancesco Favino Patrick Gallagher (en) ![]() Charlie Murphy Anne Meara Brad Garrett | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Chris Columbus Shawn Levy Michael Barnathan Bob Ducsay (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | 1492 Pictures (en) ![]() Ingenious Media (en) ![]() 20th Century Fox |
Edizioa | Don Zimmerman |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alan Silvestri |
Argazki-zuzendaria | Guillermo Navarro |
Jantzi-diseinatzailea | Renée April (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
nightatthemuseum.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Filmaren istorioa New York hiriko Natur Historiaren Amerikar Museoan girotua dago.
Night at the Museum: Battle of the Smithsonian (2009) eta Night at the Museum: Secret of the Tomb (2014) jarraipenak izan zituen.
Argumentua
AEB, New York. Larry Daley (Ben Stiller) bihotz oneko gizaseme ameslaria da, patuak arrakasta ekarriko diola sinistua. Natur Historiaren Amerikar Museoan zaindari izateko lan bat onartzen duenean, gauza bitxiak jazotzen hasiko dira: gladiadoreak, gerlariak, eta bertako mota guztietako pertsonaien irudi historiko eta epikoak bizia bereganatuko dute. Nahasmen hau konpontzeko, Larryk Teddy Roosevelt (Robin Williams) presidentearen argizarizko irudiari aholkua eskatuko dio, eta honek zaindariari museoa salbatzen lagunduko dio.
Aktoreak
Gizakiak
- Ben Stiller: Larry Daley, gau txandako segurtasun zaindaria
- Dick Van Dyke: Cecil Fredericks, segurtasun zaindari beteranoa
- Carla Gugino: Rebecca Hutman, museoko irakaslea
- Mickey Rooney: Gus, segurtasun zaindari beteranoa
- Bill Cobbs: Reginald, segurtasun zaindari beteranoa
- Jake Cherry: Nick Daley, Larryren semea
- Ricky Gervais: McPhee doktorea, museoko kontserbatzailea eta Larryren nagusia
- Kim Raver: Erica Daley, Larryren emazte ohia eta Nicken ama
- Charlie Murphy: Taxi gidaria
- Paul Rudd: Don, Ericaren bikotea
- Anne Meara: Debbie
Bestelakoak
- Robin Williams: Theodore Roosevelten argizarizko irudia
- Patrick Gallagher: Atila hunoaren argizarizko irudia
- Rami Malek: Ahkmenrah faraioaren momia
- Pierfrancesco Favino: Kristobal Kolonen brontzezko estatua
- Owen Wilson (krediturik gabe): Jedediah, miniaturazko cowboy irudia
- Steve Coogan: Octavio, miniaturazko erromatar jenerala
- Mizuo Peck: Sacagawearen poliuretanozko irudia
- Kerry van der Griend, Dan Rizzuto, Matthew Harrison eta Jody Racicot: Neanderthal gizonen argizarizko irudiak
- Martin Christopher: Meriwether Lewisen argizarizko irudia
- Martin Sims: William Clarken argizarizko irudia
- Randy Lee, Darryl Quon, Gerald Wong eta Paul Chih-Ping Cheng: Hunoen argizarizko irudiak
- Brad Garrett: Pazko Uharteko Moai Buruaren ahotsa
- Crystal the Monkey: Dexter, fraide kaputxino hitz-motela
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)