Nieves Urrutia

M.ª Nieves Urrutia Agorreta (Gasteiz, 1938ko abenduaren 19a) arkeologo eta espeleologo arabarra da.

Nieves Urrutia

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1938ko abenduaren 19a (85 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Armando Llanos
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta espeleologoa

Bere ibilbide zientifikoa 1954ean hasi zuen, Manuel Iradier Mendi Taldean sortutako Espeleologia Sailaren baitan (gero AET Arabako Espeleologia Taldean integratuko zena). Karstaren zientzia desberdinak landuz, arkeologiarekiko zaletasuna garatu zuen; eta 1961etik aurrera arlo honetan espezializatu zen, kobazuloetako ikerketak kanpoko aztarnategietara ere hedatuz.

Espeleologia

Urrutiak koba asko ikertu zituen Arabako leku askotan: Basotxo, Aratz, Atauri, Gillarte, Arboro,[1] Eratxeta, Atadoi, Egino, Obi, Okina, Arrillor, Badaia, Apodaka,[2] Asunkorta,[3] Lendia, Obenkun, Roitegi, Solacueva, Arkamo, Lazaldai,[4] Los Goros[5]... Halere, haien indarra nagusiki Mairuelegorretaren esploraziora bideratu zuten. Kobazulo laberintiko honetan, Urrutiak eta bere kideek sektore berri asko aurkitu eta topografiatu zituzten, beheko mailako ibaia barne, 1958an Espainiako bigarren kobazulo luzeena bihurtzeraino.[6]

Karstaren zientzietan sakontzeko, Euskal Herriko beste espeleologoen laguntza izan zuten eta horrela, haien ibilbidearen hasieran, haiekin formakuntza saioak jaso zituzten geologian, biologian,[7] esplorazio teknikan, paleontologian, arkeologian, topografian, klimatologian, hidrologian, espeleolaguntzan[8]… besteak beste Aranzadi Zientzia Elkarteko,[9] eta Vianako Printzea Erakundeko[10] espeleologia sailekin. Hauen eskutik Arabatik kanpoko karsten ikerketan ere parte hartzeko aukera izan zuen Urrutiak, hala nola Urbasako Morillo Ondoko Leizean (Tximua), II Euskal Espeleologia Jardunaldietan, edo Larran V Jardunaldietan.[6]

Espeleologian ohi bezala, taldekide bakoitzak bere espezializazio joerak erakutsi zituen. Horretara, hasiera-hasieratik, Urrutia askotan kobazuloetan prospekzio eta kalikata arkeologiko saioetan aritu zen;[3] eta 1957an Arkeologiarako Arabar Institutoaren sortzaileetako bat izan zen. 1960an, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituzten: abuztuan Solacuevan (Jokano) Juan eta Julio Arbosa taldekideek labar-artea aurkitu zituzten; eta irailean, Urrutiak berak eta Armando Llanos senarrak ere bai, Lazaldaien (Zarate).[11] Hauek izan ziren Urrutiaren azken esplorazio espeleologikoak, 5 hilebeteko haurdunaldiarekin baitzegoen; aurrerantzean arkeologia eremuan zentratuko zen, senarrak eginiko ia kanpaina guztietan kolaboratuz.[12]

Arkeologia

1961etik aurrera, Albaita, Bernedo eta Markiz inguruko koba artifizialak ikertzen aritu ziren, AETeko espeleologoen laguntzarekin.[12]

1968an, Henaioko (Dulantzi) Burdin Aroko herrixka identifikatu zuten Jaime Fariña AETeko kidearekin batera eginiko prospekzioan; 1969-70 artean industu zuten.[13]

1973tik aurrera, Llanosek La Hoyako (Laguardia) Burdin Aroko aztarnategiko indusketen kargua hartu zuen; 1989ra arte, han aritu zen Urrutia ere.[14]

1976ean, Edelweiss Espeleologia Taldeko kideekin kolaboratu zuten Ojo Guareña kobazuloan (Burgos), Via Seca izeneko pasabidean aurkitutako Burdin Aroko gorpu baten azterketan.[12]

1978an, Jokanoko Lakozmonteko Solacuevako aztarnategia industen aritu ziren, Jose Miguel Barandiaranek utzitako lekukoetan.[12]

2010-11 artean Urisolo Burdin Aroko herrixkan (Letona) indusketan aritu ziren.[15] Sasoi hartan Eusko Ikaskuntzaren Arabako Lehendakariordea izan zen.[16]

Sariak

  • 2022 "Enrique Eguren" Saria, Arkeologiarako Arabar Institutuaren bidez.[17]

Erreferentziak

  1. FARIÑA, Jaime. LLANOS, Armando. 1958. Sima y cueva del Portillo de Guesal (Maestu – Alava). Boletín Sancho el Sabio I(II):181-190. Vitoria-Gasteiz.
  2. Eraso A, Llanos A, Agorreta JA, Fariña G. El karst subyacente de Apodaca y zonas proximas (Ondátegui-Guereña de Alava). Boletín de la Institución «Sancho el Sabio». Año V, tomo V, números 1-2. Págs. 69/126. Vitoria, 1961.
  3. SAENZ DE UGARTE, José Luis. Memoriak (argitaratu gabea). Espeleologiari buruzko atala.
  4. Llanos A, Agorreta JA. Estudio espeleológico de la cueva de “Lazalday” Zárate (Alava). Munibe 1961 vol.13 fasc.1 p.65-80.
  5. Memoria 1957. Munibe 1957 vol.9 fasc.4 p.277
  6. GRUPO ESPELEOLÓGICO ALAVÉS. Historia de la espeleología alavesa. Memoria. 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987). Diputación Foral de Álava, 1989.
  7. Balcells E. Murciélagos y otros animales guanobios de Itxina (Vizcaya). Kobie 3, 1971, p.60.
  8. GOROSABEL, Oier. 2015. Accidente en Mairuelegorreta 1959. Karaitza 23:30-39. Oñati. http://saguzarrak.blogspot.com/2016/04/accidente-en-mairuelegorreta-1959.html
  9. Primer cursillo de espeleología alavesa. Munibe 1957 vol.9 fasc.3 p.173-174.
  10. IPV. 20 años de espeleología en Navarra (1952-1974). Diputación Foral de Navarra, 1976. p.59.
  11. Llanos Ortiz de Landaluce, Armando. (1961). Algunas consideraciones sobre la cavidad de Solacueva y sus pinturas rupestres (Jócano - Alava). Aranzadi Zientzia Elkartea (Noiz kontsultatua: 2022-08-06).
  12. GOROSABEL, Oier; Armando Llanos eta Mª Nieves Urrutiari elkarrizketa 140629
  13. «Ayuntamiento de Alegrí­a-Dulantzi. El castro de Henaio regresa al escaparate (Diario Noticias de Alava)» www.alegria-dulantzi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  14. Armando Llanosi elkarrizketa. PEREZ COBO, JC. 1989. La Hoya, ahora estudio de gabinete. El Correo Español – El Pueblo Vasco. 1989-VIII-30 p.7.
  15. Llanos Ortiz de Landaluze, Armando; Urrutia Agorreta, María Nieves. (2011). «Intervenciones arqueológicas en el Castro de Urisolo, y las cavidades de Urisolo y Goba de Unda (Letona, Alava)» Estudios de Arqueología Alavesa (27): 79–116. ISSN 0425-3507. (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  16. (Gaztelaniaz) «Noticias corporativas - Etnografía del Enclave de Treviño, II - 29/03/2007» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  17. «Gure bazkideak - Nieves Urrutia: "Enrique Eguren" saria, -2022/11/18-Nieves Urrutia: "Enrique Eguren" saria» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.