Nieves Concostrina
Nieves Concostrina Villarreal (Madril, 1961eko abuztuaren 1a) kazetari espainiarra da, irratian hainbat programa egin dituena, ezagunenak "Polvo Eres", "Acontece, que no es poco" eta "Cualquier tiempo pasado fue anterior".
Nieves Concostrina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1961eko abuztuaren 1a (62 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Ibilbidea
1982. urtean hasi zuen kazetari ibilbidea Diario 16 egunkarian. 15 urte egin zituen bertan. Ondoren telebistan ere aritu zen Antena 3 eta Vía Digital kateetan eta Jesús Hermida, Mercedes Milá eta Pepe Navarrorekin lan egin zuen.
Ezagun ordea irratsaio bereziekin egin zen. Radio 5 irrati katean "Polvo Eres" saioa osatu zuen, bertan hilerriak, epitafioak eta pertsonai famatuen heriotzarekin erlazionaturiko gaiak lantzen zituen. Hura amaitu zenean Pepa Fernándezen No es un día cualquiera programan "El Acabóse" izeneko kolaborazioa egin zuen "Polvo Eres" saioko antzerako gaiak landuz. "Acércate al Quijote" programan ere kolaborazioak egiten zituen.
Gaur egun SER katean egiten du lan. La Ventana irratsaioan "Acontece, que no es poco" atala egiten du, historian zeharreko istorioak modu berezian azalduz. 2015etik aurrera historiaren dibulgazioa egiten du "Cualquier Tiempo Pasado Fue Anterior" saioan.
Adiós aldizkariko erredaktore burua da eta Yo Dona aldizkarian ere idazten du. Hitzaldi eta mintegi ugari ere ematen ditu eta “Las mujeres de las cerezas” liburuaren epilogoa egin zuen[1].
Consejo de Dirección del Instituto Quevedo del Humor elkarteko kidea da eta Inquietarte fundazioko presidenteordea[2].
2023ko azaroan 'Diálogos con la historia' hitzaldia eman zuen Dendarabako Vital Fundazioa Kulturgunean, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Vital Fundazioak antolatutako ekitaldi batean.[3]
Liburuak
- ...Y en polvo te convertirás, el libro de fotografías de epitafios (2010)[4]
- Polvo Eres (2008)[5]
- Menudas historias de la historia (2009)[6] historian zehar izandako gertakizun bitxien kontakizuna
- Polvo eres II. Muertes ilustradas de la humanidad (2011)[7]
- Se armó la de San Quintín (2012)[8]
- Antonia (2014)[9]
- Menudas Quijostorias (2016)[10]
- Pretérito imperfecto (2018)[11]
- La historia en apuros (2021)[12]
- Cualquier tiempo pasado fue anterior (2021)[3]
Sariak
- Villa de Madrid idatzizko kazetaritza saria (1998)
- Andaluziako Kazetaritza Saria (Andaluziako Juntak, 2005)[13]
- Urrezko Mikrofonoa (2010)[14]
- Espainiako Paradoreen Nazioaretko Kontakizunak (2010)
- Irratiko Kazetarientzako Rey Nazioarteko Saria (2010)
- Ondas Sariak (2016)[15]
- Emakume Progresisten Saria - Kultura atalean (2021)[16]
- V. edizioko CEAPA 2024 Saria jaso zuen, Espainiako Ikasleen Gurasoen Elkarteak emana, 8M aitorpen berezia, emakumeek historian izan duten zeregina ikusarazteagatik.[17]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Digital, Periodista. (2015-04-22). «El libro “Las mujeres de las cerezas”se presenta en el Parador de Plasencia» Periodista Digital (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- «Fundación inquietarte» www.inquietarte.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) Albertus, Ramón. (2023-11-16). «Iban Zaldua y Nieves Concostrina presentan sus libros en Vitoria» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- --Y en polvo te convertirás : epitafios : los muertos tienen la última palabra. Esfera de los Libros 2010 ISBN 978-84-9734-965-9. PMC 635846522. (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- Concostrina, Nieves. (2009). Polvo eres : peripecias y extravagancias de algunos cadáveres inquietos. La Esfera de Libros ISBN 978-84-9734-822-5. PMC 804347369. (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- Concostrina, Nieves. (2010). Menudas historias de la historia anécdotas, despropósitos, algaradas y mamarrachadas de la humanidad. (1ª ed. argitaraldia) La Esfera de los Libros ISBN 978-84-9734-982-6. PMC 776383922. (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) «Muertes ilustradas de la humanidad» La Esfera de los Libros (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) «Se armó la de San Quintín» La Esfera de los Libros (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) «Antonia» La Esfera de los Libros (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) «Menudas Quijostorias» La Esfera de los Libros (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) «Pretérito imperfecto» La Esfera de los Libros (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) PenguinLibros. «La historia en apuros | Penguin Libros» PenguinLibros (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) «'El Periódico', Canal Sur, Efe y RNE logran los premios Andalucía» El País 2005-11-23 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2010-03-25). «Nieves Concostrina galardonada con el premio Micrófono de Oro» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) «Premios Ondas 2016: Nieves Concostrina y Juan Carlos Ortega» Instituto Quevedo de las Artes del Humor 2016-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) PVE, Administrador. (2021-11-04). «Mujeres Progresistas premia la lucha por la igualdad» Plataforma del Voluntariado de España (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
- (Gaztelaniaz) «La Ceapa premia a la periodista y escritora Nieves Concostrina» www.larazon.es 2024-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).