Niels Ryberg Finsen
Niels Ryberg Finsen (Tórshavn, Faroeak, 1860ko abenduaren 15a - Kopenhage, 1904ko irailaren 24a) faroear-daniar sendagilea izan zen. 1903ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen gaixotasunen tratamenduagatik, lupus vulgarisa bereziki, argi-erradiazio kontzentratuarekin.
Niels Ryberg Finsen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tórshavn, 1860ko abenduaren 15a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Kopenhage, 1904ko irailaren 24a (43 urte) |
Familia | |
Aita | Hannes Finsen |
Ezkontidea(k) | Ingeborg Balslev (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, unibertsitateko irakaslea eta zientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Kopenhageko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Finsenen familia 1858an iritsi zen Faroe uharteetara Islandiatik. Nielsek Danimarkan eta Islandian ikasi zuen eta ikasle txarra izan zen. Eskola garaian zailtasunak izan zituen daniar hizkuntzarekin.
Medikuntza ikasi zuen Kopenhageko Unibertsitatean eta anatomia irakaslea izan zen. Hiru urteren ondoren, Unibertsitatea utzi eta ikasketa zientifikoak egin zituen. Aitzindaria izan zen fototerapiaren erabileran helburu medizinaletarako.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.