Niels Kaj Jerne

Niels Kaj Jerne (Londres, 1911ko abenduaren 23a - Castillon-du-Gard, 1994ko urriaren 7a) daniar inmunologoa izan zen. 1984ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Georges J. F. Köhler eta César Milsteinekin batera immunologiaren alorrean egindako lanengatik.

Niels Kaj Jerne

Bizitza
JaiotzaLondres, 1911ko abenduaren 23a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaCastillon-du-Gard, 1994ko urriaren 7a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Leidengo Unibertsitatea
Erasmus University Rotterdam
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakimmunologoa, medikua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Pittsburgheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Itzuli
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa

Londresen jaio zen Danimarkako familia batean eta Herbehereetara joan zen bizitzera Lehen Mundu Gerran. Leidengo Unibertsitatean fisika ikasi zuen bi urtez, eta Kopenhagera joan zen medikuntza ikastera. 1943tik 1956ra Statens Serum Institut-en lan egin zuen eta bertan antigorputzen eraketaren teoria formulatu zuen. Nazioarteko aitorpena jaso zuen eta 1956an Osasunaren Mundu Erakundean sartu zen. 1962tik 1966ra immunologia irakaslea izan zen Pittsburgheko Unibertsitatean. 1966tik 1969ra Frankfurteko Unibertsitatean irakasle izan zen eta 1969tik 1980ra Basileako Immunologia Institutua zuzendu zuen.

1970eko hamarkadan aitzindaria izan zen immunitate-sarearen teorian.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.