Nidia Arrobo
Nidia Arrobo Rodas (Loja, Ekuador, 1949) ekonomista eta Ekuadorko Indiar Herria Fundazioa-ren zuzendari exekutiboa da. Graduondokoak Pittsburghen eta Bartzelonan egin zituen. Katedraduna izan da, hurrenez hurren, Universidad Tecnica Particular de Loja-n, Pontificia Universidad Católica del Ecuador-en eta Universidad Estatal de Bolívar-en. Servicio Internacional Cristiano de Solidaridad con los pueblos de América Latina-SICSAL-en idazkaria izan zen.
Nidia Arrobo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ekuador, 1949 (74/75 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria |
Hiru urtez, 1985-1988 artean, Leonidas Proaño apezpikuarekin lan egin zuen Pastoraltza Indigenaren idazkari exekutibo gisa. Ekuadorko Indiar Herria Fundazioa 1988 urtetik herri indigenen eskubide eta duintasunaren alde lan egin duen taldea. Xede horrekin sortu zuen Leonidas Proaño apezpikuak, eliza katolikoaren korronte nagusiekin bat ez zetozen beste hainbat apaizek ere Latinoamerikako hainbat herritan egin duten moduan. Erronka hori Nidia Arrobok hartu zuen bere gain, beste lau kiderekin batera, eta urte hauetan guztietan hamaika proiektu gauzatzeaz gain, Ekuadorren bizi izan diren indigenen mugimendu politikoak lagundu dituzte.
2000 urtean Zenbat Gara elkarteak gonbidatuta hitzaldia eman zuen Bilboko Kafe Antzokian eta ondoren Zenbat Gara aldizkariak argitaratu zuen José María Sánchez Carriónen hitzaurrearekin.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) En defensa del pluralismo y la igualdad: los derechos de los pueblos indios y el Estado (1998)
- (Gaztelaniaz) Autonomía indígena: frente al estado nación y a la globalización neoliberal (2005)
- Nelly Arrobo ahizpari elkarrizketa Argia aldizkarian (2008-02-10)