Nikolas Cusakoa
Nikolas Cusakoa[1] (Cusa, Treverisko Hauteslerria, 1401 – Todi, Aita Santuen Lurraldea, 1464ko abuztuaren 11) Pizkundeko alemaniar jakintsu eta filosofoa izan zen. Abokatu lehenbizi, eta apaiza ondoren, mistika izan zuen abiapuntu. Epistemologiaren gainean hainbat hausnarketa egin zituen eta unibertsoak printzipio matematikoen gainean eraikia zela aldeztu zuen.
Erdi Aroko pentsamendutik Errenazimendurako trantsizioan funtsezko pertsonaia, modernitatearen lehen filosofoetako bat eta filosofia alemaniarraren aitatzat hartua. Giovanni Pico eta Marsilio Ficino Berpizkundeko filosofo neoplatonikoekin lotzen da.
Grekoa eta hebreera ikasi zituen filosofia, teologia, matematika, astronomia eta beste hainbat diziplinaz gain. Hogeita bi urterekin Zuzenbide kanonikoko doktoretza lortu zuen, eta 1448an kardinal izendatu zuten.
Pentsamendu filosofikoa
1440an idatzi zuen bere lanik ezagunena: Ezjakintasunaren jakituna. Liburu horretan, ezagutzari dagokionez, ikuspegi ezkor bat aurkezten du; azken buruan, natura ezezaguna da gizakiarentzat[2].
Ezagutza oro ezagunetik ezezagunera doa, proportzionaltasunak ezarriz. Ez dago proportzio perfekturik gauza ezagunaren eta hartaz dugun ezagutzaren artean, ezta, oro har, neurtuaren eta neurriaren artean ere. Giza zientzia, beraz, aieruzkoa da. Jainkoa errealitate osoaren ratio essendi eta ratio cognoscendi da; beraz, edozein ikerketa filosofikotan Jainkoa du zerumugatzat. Ez dago ez galderarik ez zerik Jainkoa bere printzipiotzat nahitaez hartzen ez duenik.
Kosmologiari dagokionez, Nicolas Cusakoa geozentrismoaren aurkako tesien aitzindaria da. Nicolas Beste mundu batzuen existentziaz ere espekulatu zuen, eta ideia hori ehun urte beranduago Giordano Brunok berreskuratu zuen, bere obra irakurria baitzuen.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
- Txantiloi:Euskeraz Arrieta Urtizberea, Agustin. (2008). Filosofiaren historia. Elkar, 153 or. ISBN 978-84-9783-403-2..