Nicolas de Condorcet
Marie-Jean-Antoine Nicolas de Caritat, Condorcet (/ma'ʁi ʒɑ̃n‿ɑ̃'twan niko'la də kaʁi'ta, kɔ̃dɔʁ'sɛ/ ahoskatua; Ribemont, 1743ko irailaren 17a - Bourg-la-Reine, 1794ko martxoaren 28a), Condorceteko markesa, frantses filosofo, matematikari eta politikaria izan zen. Essai sur le calcul intégral (1765) eta Le Problème des trois corps (1767) liburuak idatzi zituen gaztetan eta Frantziako Zientzia Akademian sartu zen 1769. urtean. Ekonomia politikoari buruzko bere artikuluak berridatzi zituen Encyclopédie lanerako. Legebiltzarreko lehendakaria eta Konbentzioko diputatua zelarik, irakaskuntza publikoaren erreformarako proiektu bat aurkeztu zuen (1792). Girondarren taldekoa zela salatu zuten eta hiltzera kondenatu zuten horregatik. Presondegian zegoela idatzi zuen bere lan nagusia: Esquisse d'un tableau des progrès de l'esprit humain ("Giza izpirituak egindako aurreramenduen zerrenda baten zirriborroa", 1794). Zigorra bete aurretik bere burua pozoitu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-4-29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.