Nicolas Sarkozy
Nicolas Sarkozy, izen osoa Nicolas Paul Stéphane Sarközy de Nagy-Bocsa (Paris, 1955eko urtarrilaren 28a), frantziar politikaria da. 2007-2012 bitartean Frantziako Errepublikako presidentea izan zen. Jatorri atzerritarra duen Frantziako Errepublikako lehen presidentea izan da, aita hungariarra eta ama greziarra baitzituen.[1]
Bizitza
Jacques Chiracen Barne Ministroa izan zen 2007ko martxora arte[2] eta baita UMP alderdi erdi-eskuindarreko burua ere. 2007ko urtarrilaren 14an alderdiak urte horretarako presidente-hauteskundeetarako hautagai izendatu zuen.[3] Maiatzaren 6an, bigarren itzulian hauteskundeak irabazi zituen eta beraz, errepublikako presidente bihurtu.[4]
Aldekoek zein aurkariek Sarko laburdura erabiltzen dute hari buruz hitz egitean.
Ibilbide politikoa
- 1977, Neuilly-sur-Seine hiriko zinegotzi aukeratu zuten.
- 1977, RPR (Rassemblement pour la République) alderdiko batzorde zentraleko kide izendatu zuten.
- 1978-1979, RPR alderdiaren gazteri ataleko ordezkari.
- 1979-1981, gazteri nazionalaren presidente izendatu zuten, Jacques Chiracen gidaritzapean.
- 1988, RPR alderdiaren idazkari nazionala, gazteria eta hezkuntza ordezkaria.
- Union pour les Élections européennes zerrendako zuzendarietako bat izan zen.
- 1992-1993, RPR alderdiaren idazkariordea.
- 1993tik, RPR alderdiaren politika arloko kidea
- 1993-1995, aurrekontuetako ministro Édouard Balladurren gobernuan.
- 1995-1997, RPR alderdiaren ordezkari.
- 1998-1999, RPRko idazkari nagusia.
- 1999, RPRko bitarteko presidentea.
- 1999, RPR-DL koalizioaren zerrendetako lehen hautagaia izan zen, ekaineko hauteskunde europearretan.
- 2000ko maiatza, Senako Gainak departamentuko presidente aukeratua izan zen RPR alderdiarekin.
- 2002-2004ko martxoa, Jean-Pierre Raffarinen gobernuan barne-ministro.
- 2004ko martxoa - 2004ko azaroa, ekonomia, finantza eta industria ministroa Jean-Pierre Raffarinen gobernuan..
- 2004ko azaroa, UMP alderdiko buru aukeratu zuen eta ministro kargua utzi zuen..
- 2005eko maiatza, Dominique de Villepinen gobernuko barne-ministroa izan zen.
- 2007ko urtarrila, hauteskunde presidentzialetarako UMP alderdiko hautagai aukeratu zuten.
François Fillon lehen ministro izendatu zuen. Bere agintaldian, euroaren krisia zela eta, Sarkozy bat etorri zen Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Europar Batasuneko gainerako estatuei aurkeztutako aurrekontu-austeritatearen eskakizunekin.[5] Doikuntza ekonomiko zorrotzeko politika horrek porrota ekarri zion 2012ko maiatzeko hauteskundeetan, eta François Hollande hautagai sozialistak irabazi zituen.[6]
Erreferentziak
- «- EL MUNDO | Suplemento cronica 597 - La sombra familiar de Sarkozy» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- Berria. «Sarkozy Barne ministro izendatu du Villepinek» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- Berria. «Sarkozyren ordez, Baroin Frantziako Barne ministro» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- «Francia elige presidente a Nicolas Sarkozy | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- Berria. «Merkelek eta Sarkozyk "lehiakortasunerako ituna" nahi dute Europan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- Mujika, Amagoia. «Sarkozyrik gabe, maldan behera» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Nicolas Sarkozyren bloga, sarkozyblog.org
- Sarkozyren auzi judizialak, berria.eus