Nicolaes Maes
Nicolaes Maes (Dordrecht, Herbehereak, 1634 – Amsterdam, Herbehereak, 1693) margolari barrokoa izan zen, Rembrandten jarraitzailea. 1650 inguruan, Amsterdamen hartu zuen bizilekua. Emakumezkoak Biblia irakurtzen edo etxeko lanak egiten margotu ohi zituen. 1670 ingurutik aurrera, gai horiek utzi eta erretratu gehiago egin zituen, Van Dycken eraginez, agian.
Nicolaes Maes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dordrecht, 1634ko urtarrila |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika Belgika |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Amsterdam, 1693ko abendua (59 urte) |
Hobiratze lekua | Oude Kerk |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Rembrandt |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Amsterdam Dordrecht Anberes Dordrecht eta Amsterdam |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | genero-margolana erretratua |
Obra ezagunenak: Emakumea senarrari errietan, Neska sagarrak zuritzen, Harigile zaharra, Neska leihoan eta Neskame alferra.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.