Nicolae Iorga
Nicolae Iorga (nikoˈla.e ˈjorɡa ahoskatua; Botoșani, 1871ko urtarrilaren 17a - Strejnic, 1940ko azaroaren 27a) Errumaniako politikaria eta historialaria izan zen. Bere herriko historiari eta kulturari buruzko lan asko idatzi zituen. Alderdi Nazional Demokrataren sortzailea izan zen. Ministro Kontseiluko lehendakaria izan zen 1931-1932 urteetan. Karlos II.aren alde agertu zen, eta hark agintea galdu zuenean, Burdinazko Zaintza taldeak hil zuen.
Nicolae Iorga | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1931ko apirilaren 19a - 1932ko ekainaren 6a ← Gheorghe Mironescu (en) - Alexandru Vaida-Voevod (en) →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Botoșani, 1871ko ekainaren 5a | ||||||
Herrialdea | United Principalities of Moldavia and Wallachia Errumaniako Erresuma | ||||||
Heriotza | Strejnicu (en) , 1940ko azaroaren 27a (69 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Belluko hilerria | ||||||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Ecaterina Iorga (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Alexandru Ioan Cuza University (en) Berlingo Humboldt Unibertsitatea Leipzigeko Unibertsitatea École pratique des hautes études | ||||||
Hizkuntzak | alemana frantsesa errumaniera | ||||||
Irakaslea(k) | Alexandru Grigore Suțu (en) | ||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, hizkuntzalaria, geopolitikaria, poeta, idazlea, historian of Eastern Europe (en) , historialaria, filosofoa, literatura historialaria, antzerkigilea, literatura-kritikaria, kazetaria, orientalista, biografoa, haur literatura idazlea, Ikasketa klasikoetan aditua, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea | ||||||
Enplegatzailea(k) | Parisko Unibertsitatea Bukaresteko Unibertsitatea Alexandru Ioan Cuza University (en) | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Errumaniar Akademia Lwów Scientific Society (en) Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Académie des Inscriptions et Belles-Lettres | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Errumaniako Eliza Ortodoxoa | ||||||
Alderdi politikoa | Democratic Nationalist Party (en) | ||||||
Obra nagusiak: Errumaniarren historia (1935-1939), hamar liburutan, Iorgaren maisulantzat jotzen dena; Gizadiaren historiaren sintesi saiakera (1926-1928), eta beste anitz historia-ikerketa. Historiari buruzkoez gain, zenbait poema eta berrogeiren bat antzerki-lan ere idatzi zituen, gai eta pertsonaia historikoetan oinarriturik gehienbat, eta autobiografia bat.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolae Iorga |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.