Nicolaas Bloembergen
Nicolaas Bloembergen (Dordrecht, Herbehereak, 1920ko martxoaren 11 – Tucson, 2017ko irailaren 5a) estatubatuar fisikaria izan zen, jatorriz herbeherearra.
Nicolaas Bloembergen | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dordrecht, 1920ko martxoaren 11 |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Tucson, 2017ko irailaren 5a (97 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Huberta Deliana Brink (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leidengo Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Utrechteko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Edward Mills Purcell Cornelis Jacobus Gorter |
Doktorego ikaslea(k) | Eli Yablonovitch (en) ![]() Yuen-Ron Shen (en) ![]() Peter Silas Pershan (en) ![]() |
Hizkuntzak | nederlandera ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, fisikari teorikoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Leidengo Unibertsitatea Arizonako Unibertsitatea Leidengo Unibertsitatea (1972ko abuztuaren 17a - 1973ko martxoaren 31) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Frantziako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala Ameriketako Fisika Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
![]() ![]() |
Biografia
Utrechteko Unibertsitatean egin zituen fisikako ikasketak. 1945ean, Estatu Batuetara aldatu zen, eta ikerketa-lanak egiten hasi zen Harvard Unibertsitatean. Han, irakasle laguntzaile gisa jardun zuen lehenik, irakasle izendatu zuten 1957an, eta irakasle emeritu egin zuten 1990ean.
Gai likido, solido eta gasen erresonantzia magnetiko nuklearraren eta erresonantzia ferromagnetikoaren inguruan egindako lanengatik da, batez ere, ezaguna. Laser bidez bakarrik antzeman daitezkeen fenomenoak ikertu zituen, eta erradiazio elektromagnetikoek eta materiak nolako elkarreragina duten aztertu zuen.
1981ean, Fisikako Nobel saria irabazi zuen Bloembergenek, A. L. Schawlow eta K. Siegbahn lankideekin batera, laser-espektroskopiari buruz egindako lanengatik eta laser-irradiazioek molekularen egiturari buruzko informazio xehea lortzeko duten baliagarritasuna nabarmendu izanagatik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak