Nicolás Sánchez-Albornoz

Nicolás Sánchez Albornoz Aboin (Madril, Espainia, 1926ko otsailaren 11) historialaria da. Claudio Sánchez Albornoz historialariaren semea da.

Nicolás Sánchez-Albornoz

Cervantes Institutuko zuzendaria

1991 - 1996
baliorik ez - Marqués de Tamarón
Bizitza
JaiotzaMadril, 1926ko otsailaren 11 (98 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaClaudio Sánchez-Albornoz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta historialaria
Enplegatzailea(k)Cervantes Institutua
Jasotako sariak
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Bizitza

Haurtzaroa Madrilen igaro zuen. Espainiako Gerra Zibilean, ordea, Bordelera joan zen hiru urterako. 1940an Espainiara itzuli zen bere arrebekin, baina aitak Argentinara ihes egin zuen. Historiako ikasketak hasi zituen Madrilen, eta Buenos Airesko Unibertsitatean amaitu zituen. 1947an atxilotu egin zuten Madrilen, Eskola Fundazio Unibertsitarioan egindako ekintzengatik. Espetxean egon beharrean, nahiago izan zuen Cuelgamuros lan-eremura joan boluntario. 1948an, ihes egin zuen Manuel Lamanarekin batera. Frantziako muga igarotzea lortu zuen, eta hiru hilabetez Parisen egon ondoren Argentinara, aitarengana, joan zen. 1955etik aurrera irakasle izan zen Argentinako hainbat unibertsitatetan. 1968an Estatu Batuetara joan zen, eta Espainiako eta Latin Amerikako Historiako eskolak eman zituen New Yorkeko Unibertsitatean.

1990ean Estatu Batuak utzi eta Espainiara itzuli zen, eta Karlos III.a Unibertsitatean hainbat mintegitan parte hartu zuen. 1991n Cervantes Institutuko zuzendari izendatu zuten. Lau urtez institutu hori martxan jartzeaz, zentroak egokitzeaz eta berriak sortzeaz arduratu zen. 1996ko hauteskunde orokorren ondoren, Santiago Mora-Figueroa jarri zen haren lekuan.

Lanak

Ikertzaile eta historialari gisa obra hauek idatzi ditu, besteak beste: La población de América Latina (1968, Latin Amerikako biztanleak); Los precios agrícolas durante la segunda mitad del siglo XIX (1975, Nekazaritza-gaien prezioak XIX. mendearen bigarren erdialdean); Población y mano de obra en América Latina, Indios y tributos en el alto Perú (1978, Biztanleak eta eskulana Latinoamerikan, indioak eta zergak Peru garaian); El destierro español en América (1991, Espainiarren erbestealdia Ameriketan). Honoris causa doktore izendatu zuten Oviedoko Unibertsitatean 1994an.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.