Nicolás Sáez de Elola

Nicolás Sáez de Elola (Azpeitia, 1500 inguru - 1554ko abenduaren 24a) Pizarroren esanetara Inken konkistan parte hartu zuen kapitaina. Ondoren, Azpeitiko alkate izan zen.

Nicolás Sáez de Elola
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1554ko abenduaren 24a
Hobiratze lekuaSoreasuko San Sebastian eliza
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakInka Inperioko konkista

Biografia

XVI. mendeko lehenengo hamarkadan jaio zela uste da.[1] Joan Sánchez eta Domeja Irarragaren semea izan zen, eta gutxienez bi neba-arreba zituen.[1] Itsasoratze urtea ezaguna ez bada ere, jakina denez hamar bat urtez egon zen Panaman eta Pizarro bertara heldu zenean, gizon bila, gehitu zitzaion.[1] 1532an Cajamarcako sarraskian parte hartu zuen, non Atahualpa harrapatu eta 4.000 eta 5.000 bat indigena hil zituzten, egun bakarrean.[2] Atahualpak bere askapena urrearekin ordainduko zuela agindu zuen eta konkistatzaileak trukea onartu bazuten ere, urrea izan zutenean Atahualpa akabatu zuten.[1] Elola urre horren zati handi bat lortu zuen.[1] 1533an Jauja aldera egin zuten, eta Elolak Pachacama edo beste portu batzuetara heltzen ziren itsasontziak zenbatzeko kargua jaso zuen.[1] Zehatz mehatz noiz bueltatu zen argitu ez bada, 1545ean Sevillan zegoen bere aldeko pribilegio edo errenta bat jasotzen, 300.000 marabedi, urtero-urtero diru hori jasoko zuen, hil arte ekarritako urrearen truk.[1]

Elola emakume batekin ezkondurik bueltatu zen, eta bere dotearengatik 8.000 urrezko dukat jaso ere. Sevillara heldu zenean emakumea beste indiar batekin ezkondu eta abandonaturik utzi zuen.[1][2] Emakumea kexu agertu zen Elisabet Portugalgoaren aurrean.[1] Hala ere, emakumea Azpeitian egon zelaren zantzuak daude, bien alaba zen Franciscarekin batera.[2] Francisca Elolaren oinordekoetako bat izan zen.[1]

Bi urte beranduago, Elola Ana Vélez de Alzaga eta Vicuñarekin ezkondu zen. Ezkondu eta gero, Anak Iruñeako gotzainaren aurrean senarraren tratu txarrak eta erailketa saiakera bat salatu zituen.[1] Anak dibortzioa eskatu zuen.[1]

Bere testamentuan Soreasuko San Sebastian elizan dagoen Bakardadearen kapera eraikitzeko agindua eman zuen eta bertan dago lurperatuta.[3][4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Lesaca, Miren Miguel. (2011). «Nicolás Sáez de Elola, intrépido capitán en la Conquista del Perú. El oro de Cajamarca» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 67 (1-2) ISSN 0211-111X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  2. López, Axier. (2022). Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat. Argia, 123-124 or..
  3. (Gaztelaniaz) «Elola, Nicolás Sáez de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  4. (Gaztelaniaz) Leon, Jabi. (2019-06-12). «Un libro inmortaliza la gran obra del azpeitiarra más oscuro» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.