Nick Faldo
Sir Nicholas Alexander Faldo (Welwyn Garden City, Hertfordshire, 1957ko uztailaren 18a) ingeles golf-jokalari profesionala da. Oso berandu hasi zen golfean (16 urte bete arte txirrindulari izan zen), baina 1990ean munduko golf-jokalari onenetako bat izatera iritsi zen. 1977an lortu zuen lehenengo titulu profesionala, eta gaur egun 38 titulu ditu guztira. Hiru aldiz irabazi du Britainiako Irekia eta bi aldiz Estatu Batuetako Mastersa. Ibilbide profesional ia osoan munduko lehen postuetan egon da. Ryder Cupa irabazi zuen 1985, 1987, 1989 eta 1995ean. Europako nahiz Ameriketako zirkuituetan jokatu du. Europako zirkuituan, urteko jokalari izan zen 1989, 1990 eta 1992an, eta Estatu Batuetako zirkuituan, 1990ean.
Nick Faldo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Welwyn Garden City, 1957ko uztailaren 18a (66 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Houston (en) Sir Frederic Osborn School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria eta enpresaburua |
Pisua | 88 kilogramo |
Altuera | 191 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
nickfaldo.com | |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nick Faldo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.