Nick Clegg
Nicholas William Peter Clegg (Chalfont St Giles, Buckinghamshire, Ingalaterra, 1967ko urtarrilaren 7a ), Erresuma Batuko politikaria eta parlamentuko kidea da. Erresuma Batuko Liberal Demokraten burua da.
2000. urtetik Miriam González Durántez abokatuarekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba dauzkate.
2010eko hauteskundeak
Erresuma Batuko 2010eko hauteskundeetarako Erresuma Batuko Liberal Demokraten alderdiko hautagai nagusia izan da, Gordon Brown eta David Cameronekin lehian.
Telebistan emandako eztabaidetan garailetzat jo zuten inkesta guztiek eta apirilaren erdialdean, James Cameron gainditu zuen, eta inkestek botoen %30 baino gehiago eskuratuko zuela aurrikusi zuten. 2010eko maiatzaren 11n Gordon Brownen lehen ministro bezala dimisioa aurkeztu zuen eta Kontserbadoreek Liberal Demokratekin gobernua eratzeko akordioa lortu zuten, honela David Cameron Erresuma Batuko lehen ministro bihurtu zen eta Nick Clegg lehen ministrorde.[1]
Erreferentziak
- David Cameron, Erresuma Batuko lehen ministro berria. eitb (Noiz kontsultatua: 2010-05-12).
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nick Clegg ![]() |
- (Ingelesez) Nick Clegg-en webgune ofiziala
![]() ![]() |
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |