Nicholas Murray Butler
Nicholas Murray Butler (Elizabeth, New Jersey, 1862ko apirilaren 2a - New York, 1947ko abenduaren 7a) estatubatuar filosofo, diplomazialari eta irakaslea izan zen. 1931ko Bakearen Nobel Saria jaso zuen Jane Addamsekin batera Briand-Kellogg Itunaren sustapenagatik eta AEBetako mugimendu bakezalearen buru izateagatik.
Nicholas Murray Butler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elizabeth (New Jersey), 1862ko apirilaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 1947ko abenduaren 7a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Cedar Lawn Cemetery (en) |
Familia | |
Ama | Mary Jones Butler |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, politikaria, unibertsitateko irakaslea, diplomazialaria, irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Johns Hopkins Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Hungariako Zientzien Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
Filosofia irakaslea izan zen Columbiako Unibertsitatean eta Irakasleak Prestatzeko New Yorkeko Eskola zuzendu zuen. 1902an Columbiako Unibertsitateko lehendakari izendatu zuten. Ameriketak Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoko kidea izan zen.
Mohonk aintzirako Nazioarteko Arbitraje Konferentziako buru izan zen eta Nazioarteko Adiskidetzearen Ameriketako Estatu Batuetako saila zuzendu zuen. Nazioarteko Bakerako Carnegie Funtsaren sortzaileetako bat ere izan zen, eta 1925etik 1945era buru izan zen.