Nicholas Evans
Nicholas Benbow Evans (Bromsgrove, Worcestershire, 1950eko uztailaren 26a - Londres edo Totnes, 2022ko abuztuaren 9a) ingeles kazetari, gidoilari, zinema eta telebista ekoizle eta idazlea izan zen.
Nicholas Evans | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bromsgrove (en) , 1950eko uztailaren 26a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Ingalaterra, 2022ko abuztuaren 9a (72 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Charlotte Gordon Cumming (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Edmund Hall (en) Bromsgrove School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, gidoilaria, eleberrigilea, zinema ekoizlea eta telebista-ekoizlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | fantasy literature (en) misterioa |
nicholasevans.com | |
Irakasle kooperante izan zen urtebetez Senegalen, Oxfordeko Unibertsitatean zuzenbidean graduatu aurretik. The Evening Chronicle egunkarian erreportari aritu zen, eta telebista-saioetako ekoizle eta gidoilaria izan zen.
The Horse Whisperer eleberria idatzi zuen. Arrakasta handia izan zuen eta izen bereko filma inspiratu zuen. Gero beste lau eleberri idatzi zituen.
2008an, onddo pozoitsuak jatean intoxikatu zen, familiarekin batera. Evansek giltzurrun transplantea jaso zuen 2011n.
Eleberriak
- The Horse Whisperer (1995)
- The Loop (1998)
- The Smoke Jumper (2001)
- The Divide (2005)
- The Brave (2010)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.