Nicasia Madariaga
Nicasia Madariaga Rementeria (Bilbo, Bizkaia, 1875eko azaroaren 2a - ibidem 1970eko uztailaren 12a)[1] euskal margolaria izan zen; paisaiak eta erretratuak egin zituen.
Nicasia Madariaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1875eko azaroaren 2a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1970eko uztailaren 12a (94 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
Madariagak Bilbon egin zituen ikasketak eta Antonio Lekuona margolari kostunbrista izan zuen irakasle. Basilio Camiruagarekin ezkondu zen eta denboraldiak igarotzen zituzten biek Mañarian (Bizkaia) zuten landetxean, Artisten Etxea zeritzon hartan.[2] Bertan egiten zieten bisita Victoria Malinowska poloniarrak edo Aida Uribe guatemalarrak, biak margolariak, baita Sabino Arana Goiri, Pio Baroja, Ricardo Baroja eta Evaristo Bustinza idazleek ere.
Madariagak Mañariako paisaiak pintatu zituen nagusiki eta lan haietariko batzuetan nabari da gerra aurreko Euskal Artisten Elkartearen eragina, esaterako, La Peña de Mugarra margoan. Berea oso estilo berezia zen - bizkorra eta ausarta – eta laster urrundu zen Kostunbrismotik eta lerratu Inpresionismora.[3] Euskal Artisten Aretoan, Bilbon, eskaini zuen bere erakusketa bakarra.[3] 1928an egin zuen La Panderetera de Mañaria margoa, lan ezaguna haren balio etnografikoa dela eta. Margoa Bilboko Udalari eman zion testamentu-betearazleak 1971n, artista hil ondoren.[4]
Nicolas Alzola-Gerediaga "Bitaño" idazle eta margolariaren pintura irakaslea ere izan zen Nicasia.[5]
XX. mendearen hirugarren hamarkadan agertu zen landetxearen aurrean, Iturrieta marmol harrobian, brontzezko anforita hispano bisigodo bat bataioa emateko erabilia. Nicasia Madariaga egin zen haren jabe eta Bilboko Arkeologi museora eraman zuten, behin betiko, margolariak emanda.[6]
Erreferentziak
- A la muerte de Nicasia Madariaga reseña en el Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País Vasco. Año XXVII. Cuadernos1º y 2º p. 178. 2021-05-10 (Noiz kontsultatua: 2021-11-03).
- Garate. Arte en el Duranguesado Hoy /Artea Durangaldean Gaur. .
- «Madariaga Rementeria, Nicasia de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus.
- Memoria de la gestión municipal de Bilbao durante el año 1971, pp 249. .
- Bidegileak. Nicolas Alzola-Gerediaga (5. or.). .
- Canteras históricas en Bizkaia. .