Nibologia
Nibologia elurrarekin erlazionatutako fenomenoak aztertzen dituen jakintza da eta honako elementuak ikertzen ditu, besteak beste:
- Elurra: egitura, denboran zehar nola eraldatzen den eta iraupena: ezaugarriak, propietate fisikoak eta kimikoak; elur-bisutsa eta haizeak garraiatutako elurra.
- Elur-mantua: egitura, geruzen osaketa, egonkortasuna, hauskortasuna; zundaketa bidezko analisiak eta elur pilaketak.
- Elurraren egoera: elurteen meteorologia, elur iraunkorreko inguruneak eta elurte berriak.
- Elur-jausiak: aurreikuspena, nola sortzen diren eta berauen dinamika.
Nibologia meteorologiaren adar bat da eta zientzialariek elurra edo/eta elur-geruzen ezaugarriak aztertzen dituzte helburu zientifikoetarako (glaziarren joerak ikusteko, adibidez) zein kasu praktikoetarako, hala nola, elur-ekaitzen mendeko lur-eremuetako segurtasuna bermatzeko (elur-jausien aurreikuspenerako eta prebentziorako).
Zientzia konplexua da, faktore askok eragiten baitute:
- elur partikulak edo malutak oso egitura ezberdinekoak izan daitezke (kristal itxurakoak, aleak)
- parametro fisiko asko oso aldakorrak dira (adibidez: kg/m³ gutxiko masa bolumetrikoa izatetik ehunka kg/m³-koa izatera igaro daiteke, edo ia kohesiorik ez izatetik ikaragarrizko kohesioa izatera)
- tenperaturarekiko sentikortasuna erabatekoa da
- ezaugarrien aldakortasuna ere oso handia da, ingurunearen arabera (adibideak: elur-hautsa / plaka gogorrak) eta denboran zehar ere bai (elur mantuaren eraldaketa edo metamorfosia)
Suitzako lehen nibologia laborategia Weissfluhjoch-en instalatu zuten 1936an.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.