Niagara (ibaia)
Niagara (ingelesez: Niagara River) Ipar Amerikako ibaia da, 56 kilometro luze, iparraldetik hegoaldera Erie aintzira eta Ontario aintzira batzen dituena. Kanadako Ontario eta Estatu Batuetako New York estatuen arteko muga egiten du.
Niagara Niagara River (en) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 53 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°15′38″N 79°04′02″W |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 665.000 km² |
Arro hidrografikoa | Lake Ontario drainage basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 5,796 m³/s |
Lakuak | Ontario, Erie eta Ontario |
Iturburua | Erie |
Bokalea () | San Laurendi ibaia eta Ontario |
Ibaiaren ibilbidean daude munduan famatuak diren Niagarako ur-jauziak. Adituek diote ur-jauziak bere jatorrizko lekutik hamaika kilometro mugitu direla. Niagara konderria ibaitik hartzen du bere izena.
Bere uretan zenbait bataila egin ziren bai Zazpi Urteko Gerran bai Estatu Batuetako independentzia gerran.
Hiriak
Bere ertzetan dauden herri guztiak hauek dira:
- Buffalo (New York)
- Fort Erie (Ontario)
- Lewiston (New York)
- Grand Island (New York) (uharte batean)
- Niagara Falls (New York)
- Niagara Falls (Ontario)
- Niagara-on-the-Lake (Ontario)
- North Tonawanda (New York)
- Porter (New York)
- Queenston (Ontario)
- Tonawanda (New York) (hiria)
- Tonawanda (New York) (herria)
- Wheatfield (New York)
- Youngstown (New York)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.