Nia Long
Nia Talita Long (Brooklyn (New York); 1970eko urriaren 30a)[1] Estatu Batuetako aktorea da NAACP Image Awarda hiru aldiz irabazi duena eta noizean behin musika bideo zuzendaria. The Fresh Prince of Bel-Air, Soul Food, Love Jones, The Best Man, Big Momma's House, Third Watch y Are We There Yet? emanaldietan agertzeagatik da ezaguna.
Nia Long | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1970eko urriaren 30a (53 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ama | Talita Long |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Westchester Enriched Sciences Magnets (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, motivational speaker (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lehenengo urteak
Long Brooklynen (New York) jaio zen, Talita eta Doughtry "Doc" Longen alaba, Trinidad eta Tobagokoak. Bere aita institutuko irakaslea zen eta bere ama arte irakaslea eta autobus gidaria. Bere izen artistikoa, Nia, Kwanzaako zazpi egunetako bat da eta bere esanahia "Helburu" da swahilieraz. Bere gurasoak bi urte zituenean banandu ziren, eta bere amarekin Iowa Cityra (Iowa) mugitu ziren, non bere amak Arte ederrak ikasi zituen.
Longek kristau eskola batean ikasi zuen eta ballet, tap, jazz, gimnastika, gitarra eta antzerkia ikasi zuen. Westchester High School-en graduatu zen 1989an.
Ibilbidea
15 urtez, Betty Bridge irakasle bezala izan zuen antzerkian, Diff´rent Strokesko Todd Bridgesen ama. Bere lehen lan garrantzitsuena Kathryn "Kat" Speakes bezala izan zen Guiding Lighten. 1994an Will Smithen andrea interpretatu zuen The Fresh Prince of Bel-Airen. 2003an Third Watchen hartu zuen parte, non Sasha Monroe interpretatu zuen 2005arte. 2005etik 2006ra, Everwooden hartu zuen parte. Urtebete geroago Boston Legalen atera zen.
Longek bigarren mailako hainbat paperetan agentu zen, Friday eta Made in American besteak beste. Baita ere, paper garrantzitsuak izan ditu hainbat filmetan, adibidez, Soul Food, Love Jones, Boiler Room, Big Momma´s House, Are We There Yet? eta The Best Manen. Horrez gain, Ice Cuberekin lau pelikuletan agertu da, eta Regina Kingekin bitan. Long Kanye Westen "Touch The Sky" bideoan agertzen da. Baita ere, Yolanda Adamsen "This Too Shall Pass" zuzendu zuen.
2000. urtean, People aldizkariak munduko 50 pertsona ederrenetako bat bezala aukeratu zuten. 2004. urtean NAACP Image Awarda irabazi zuen, aktore hoberena bezala. Sitcomeko Living Singleko lehen denboraldiko gonbidatua izan zen baita ere.
Bizitza pertsonala
2010ean Ime Udokarekin ateratzen hasi zen eta 2011ean seme bat izan zuten. 2015eko maiatzean ezkondu egin ziren. Longek beste seme bat du ere, 2000. urtean jaiotakoa, Massai Dorseyrekin.
Filmografia
Zinea
- 47 Meters Down: Uncaged (2019)
- Keanu (2016)
- Spy (2015)
- The Single Moms Club (2014)
- The Best Man Holiday (2013)
- Mooz-lum (2010)
- Good Hair (2009)
- Gospel Hill (2008)
- Premonition (2007)
- Are We Done Yet? (2007)
- Big Momma's House 2 2006)
- Are We There Yet? (2005)
- Alfie (2004)
- BAADASSSSS! (2004)
- Sightings: Heartland Ghost (2001)
- Big Momma's House (2000)
- Boiler Room (2000)
- El club de los corazones rotos (2000)
- The Secret Laughter of Women (1999)
- Held Up (1999)
- Stigmata (1999)
- The Best Man (1999)
- In Too Deep (1999)
- Butter (1998)
- Heartland Ghost (1998)
- Soul Food (1997)
- Hav Plenty (1997)
- Love Jones (1997)
- Friday (1995)
- Made in America (1993)
- Los chicos del barrio (1991)
- Buried Alive (1991)
Telebista lanak
- NCIS: Los Angeles (2018)
- The Divide (2014)
- House of Lies (2012-2013)
- Big Shots (2007)
- Boston Legal (2007)
- Third Watch (2003)
- Judging Amy (2002)
- Black Jaq (1998)
- Live Shot (1995)
- The Fresh Prince of Bel-Air (1991-1995)
- Guiding Light (1991-1994)
- The B.R.A.T. Patrol (1986)
Sariak eta izendapenak
BET Comedy Awards | ||
---|---|---|
Urtea | Kategoria | Emaitza |
2005 | Antzerki filmeko aktore laguntzailea (Alfie) | Izendatua |
Black Reel Awards | ||
---|---|---|
Urtea | Kategoria | Emaitza |
2005 | Aktore onenaren laguntzailea (Alfie) | Izendatua |
2001 | Aktore onenaren laguntzailea (Bolier Room) | Izendatua |
2000 | Aktore onena (The Best Man) | Irabazia |
Image Awards | ||
---|---|---|
Urtea | Kategoria | Emaitza |
2005 | Telebistako drama bateko aktore onena (Third Watch) | Irabazia |
2004 | Telebistako drama bateko aktore onena (Third Watch) | Irabazia |
2001 | Film bateko aktore onena (Big Momma's House) | Izendatua |
Telesail bateko aktore onena (If These Walls Could Talk 2) | Izendatua | |
2000 | Film bateko aktore onena (The Best Man) | Irabazia |
Erreferentziak
- «Nia Long Biography | TVGuide.com» web.archive.org 2015-09-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).