Ni neu
Ni neu (frantsesez: Moi-même) Henri Rousseau margolari frantsesak, «El duaner Rousseau» bezala ezagututa ("Rousseau muga enplegatu" euskaraz) 1890ean[1] egindako olioa oihal gainean da. Egun Pragako Galeria Nazionalean ikus daiteke. Naïf estilokoa da.
Ni neu Moi-même' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Henri Rousseau |
Sorrera-urtea | 1890 |
Izenburua | Myself: Portrait – Landscape |
Mugimendua | Naïfa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 146 () × 113 () cm |
Genero artistikoa | Autorretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Trade Fair Palace (en) |
Bilduma | National Gallery Prague (en) |
Inbentarioa | O 3221 |
Argumentu nagusia | Henri Rousseaua |
Paisaia-erretratua
Margolan honekin Henri Rousseauk genero berri bati hasiera eman ziola zioen, paisaia-erratratuarena alegia. Funtsean paisaia margotzean zetzan baina gaienan pertsona baten erretratua gehitzen zuen. Kasu honetan Parisko bere gustuko paisaia aukeratu zuen gainean haren autoerretratua lehen planoan ipiniz.[2] Modu batez, paisaiak erretratuko pertsonaren irudiari beste informazio gehitzen dio.
Deskribapena
Parisen paisai hiritar naïf baten gainean artistaren autoerretratua agertzen da. Rousseau oso serio agertzen da, beltzez jantzita eta bizar zainduaz. Atzean Sena ibaia ikusten dugu eta uretan itsasontzi bat, seinaleak egiteko itsas banderaz apainduta. Inguruan metalezko zubi bat, globo bat eta, atzean, banderekin nahastuta orduan inauguratu berria zegoen Eiffel dorrea. Elementu horiekin artistak modernitatearen aldeko jarrera erakusten du. Itsasontzi masta, bestetik, bere lanetan errepikatzen den elementua dugu.
Margolariak eskuetan ofizioko lanabesak erakusten ditu: paleta eta pintzela. Paletan bi izen irakur daitezke: «Clemence» (bere lehen emaztearen izena, Clemence Boitard) eta «Josefina» (bigarren emaztearen izena, Josefina Noury). Elementu horiek Rousseuaren barruko bizitzaren informazioak aderazten ziren. Dirudienez, aurretik beste idazkuna zegoen; hau ezabatu (antza «Pour ne pas les oublier», "zuek ez ahazteko" jartzen omen zuen) eta gainean bi emakumeen izenak margotu zituen. Ezkerreko solapan Frantziako gobernuak eman zion Les Palmes académiques sariaren intsignia erakusten zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez): Pragako Galeria Nazionala.