Ni
Ni da lehen pertsona singularraren euskal izenordaina, hiztuna norbera dela adierazten duena. Izenordain forma indargarriak ditu euskaraz, neu, nihaur eta nerau, hiruak euskara batukoak, ergatiboarekin neuk, nihaurk eta nihaurrek (biak zuzen), neronek liraketeenak.[1]
Era berean, nia, ohikoan artikuluarekin erabilia euskaraz, kontzeptu filosofiko eta psikologikoa da, norberaren pertzepzioa eta kontzientzia duen subjektuaren adierazpena.
Filosofia
Kontzeptu filosofikoak hainbat adiera izan ditu historian zehar:
Psikologia
Gizabanakoaren batasunaren eta identitatearen kontzientzia; giza gogoaren ahalmenen euskarria, pertzepzioaren eta kontzientziaren zentroa eta esperientzia afektiboaren eta intelektualaren gune subjektiboa. Ni-ak bai kontzientzia egoera askotarikoen aldiberekotasuna eta jarraitasuna eta bai fenomeno afektibo, intelektual eta aktiboak biltzen ditu multzo batean.
Freuden teoria psikoanalitikoan, ni-a psikearen egitura hirukoitzaren sistema funtzionaletako bat da, zera inkontzientearekin eta super ni etikoarekin batera. Ni-ari kanpoko mundua eta barneko mundua, bai eta super ni-a eta zera harremanetan jartzea dagokio. Ni-a, beraz, kanpoko munduaren, libidoaren (zera) eta zorroztasunaren (super ni-a) eragin eta arriskupean dago eta gizakiari dagokio, azken batean, mendetasun horietatik askatzea eta gainditzea eta bere buruaren jabe egitea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- «pertsona-izenordain arruntak / pertsona-izenordain indartuak - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).