Nguyên Van Thieu
Nguyên Van Thieu (Phang Rang, Frantziar Indotxina, 1923ko apirilaren 5a - Boston, Massachusetts, AEB, 2001eko irailaren 29a) vietnamdar politikaria eta militarra izan zen. 1965-1975 bitartean, Vietnamgo Errepublikako presidentea izan zen.
Nguyên Van Thieu | |||
---|---|---|---|
1965eko ekainaren 14a - 1975eko apirilaren 21a ← Phan Khac Suu (en) - Tran Van Huong (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Phan Rang–Tháp Chàm (en) , 1923ko apirilaren 5a | ||
Herrialdea | Hego Vietnam Ameriketako Estatu Batuak Frantziar Indotxina | ||
Bizilekua | Foxborough (Massachusetts) Ho Chi Minh Hiria Taipei Newton (Massachusetts) | ||
Lehen hizkuntza | Vietnamera | ||
Heriotza | Newton (Massachusetts), 2001eko irailaren 29a (78 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Nguyen Thi Mai Anh (en) (1951 - | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa Vietnamera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada | ||
Gradua | teniente jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra Indotxinako Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | National Social Democratic Alliance (en) | ||
Bizitza
Vietnamgo Akademia Militarrean egin zituen ikasketak. 1965ko ekainean, militarrek Hego Vietnamgo gobernuko buru izendatu zuten, Nguyên Khanh jenerala aginpidetik kenduta. Laguntza handiagoa eskatu zien Estatu Batuei, eta soldaduz eta poliziaz, 1.500.000 laguneko armada osatu zuen.
Konstituzioa berrituz eta sasi-hauteskundeak eginez (1966-1967) aginpideari legezko itxura ematen saiatu zen. Hala ere, Estatu Batuen laguntzari esker iraun zuen aginpidean 1975 arte. Urte horretako apirilaren hasieran, Duong Van Minhen eskuetan utzi zuen aginpidea, Ipar Vietnamgo gudarostea Saigon ingururaino aurreratu zenean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.