Ngô Đình Diệm
Ngô Đình Diệm (Huế, Frantziar Indotxina, 1901eko urtarrilaren 3a - Saigon, Hego Vietnam, 1963ko azaroaren 2a) vietnamdar politikaria izan zen. 1954–1955 bitartean, Vietnamgo Estatuko lehen ministroa izan zen, eta Hego Vietnamgo presidentea 1955etik 1963an atxilotu eta hil zuten arte.
Ngô Đình Diệm | |||
---|---|---|---|
1955eko urriaren 26a - 1963ko azaroaren 1a ← Bao-Dai - Duong Van Minh (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Huế eta Phong Thủy (en) , 1901eko urtarrilaren 3a | ||
Herrialdea | Frantziar Indotxina 1954) Vietnamgo Estatua (1954 - 1955) Hego Vietnam (1955 - | ||
Bizilekua | Tran Le Xuan Palace (en) | ||
Heriotza | Ho Chi Minh Hiria, 1963ko azaroaren 2a (62 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mạc Đĩnh Chi Cemetery (en) Lái Thiêu Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||
Familia | |||
Aita | Ngô Đình Khả | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Nguyễn dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Quoc Hoc – Hue High School for the Gifted (en) Michigango Unibertsitatea École d'Apprentis Mandarins (en) | ||
Hizkuntzak | Vietnamera frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Dai Viet Renaissance Society (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | Personalist Labor Revolutionary Party (en) | ||
Bizitza
Kolonialismo frantsesaren garaian Barne Arazoetako ministroa izan zen. 1945.ean erbestera alde egin behar izan zuen, komunisten preso egon ondoren. 1955ean itzuli zen eta urtebete geroago, Bao-Dai enperadorea aginpidetik kendu eta, Estatu Batuen laguntzaz, Hego Vietnamgo Errepublika sortu zuen. Urte berean, bere burua presidente izendatu zuen eta gero, Lehen Ministro. Haren diktadurak etsaiak gogor zapaldu zituen: horren ondorioz, Estatu Batuen laguntza galdu zuen, eta gudarostea haren aurka altxatu zen. Matxinada horretan Diệm eta haren senitarteko gehienak hil zituzten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.