Newtownabbey
Newtownabbey (irlanderaz: Baile Úr na Mainistreach) Ipar Irlandako Antrimeko konderrian kokatzen den hiria da. 2001eko erroldaren arabera Newtownabbeyk 62.056 biztanle zituen, honek konderriko hirugarren herria bihurtzen du Belfast eta Lisburnen ondoren. Belfasten metropoli eremuaren parte da eta Belfast aintziraren ertzean dago.
Newtownabbey Baile Úr na Mainistreach | |
---|---|
Aldiria | |
Newtownabbey, Belfast aintziraren ertzean Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Antrimeko konderria |
Posta kodea | BT36, BT37 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°40′24″N 5°54′49″W |
Demografia | |
Biztanleria | 62.056 (2001) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Dorsten eta Rybnik |
http://www.ballymena.gov.uk/ www.ballymena.gov.uk |
Historia
Newtownabbey hiri berria da, 1958an sortu baitzen Belfast iparraldeko zazpi herrik bat egitean. Zazpi herriok Carnmoney, Glengormley, Jordanstown, Monkstown, Whiteabbey, Whitehouse eta Whitewell ziren.
Herri hauen artean aipagarriena Glengormley da, belfasteko langile klasearen aisialdi leku izan baita historikoki. Bestalde Whitewellen Belfasteko Zoologikoa dago.
Hiritar ezagunak
- Bobby Sands (1954-1981) IRAko kidea, gose greban hila.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.