New Yorkeko metroa

New Yorkeko metroa (ingelesez: New York City Subway) New York eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea da; New York herriaren gobernuko jabegotza den arren, Metropoli Garraiobide Autoritateak (Metropolitan Transportation Authority, MTA) kudeatzen du.[1] 1904ko urriaren 27an inauguratu zen, eta gaur egun, munduko garraiobide-sistema zaharrenetarikoa eta luzeenetarikoa da, guztira 380 kilometro dituelarik.[2][3] Metroa hogeitazazpi lineak eta 472 geltokik osatzen dute Manhattan, Brooklyn, Queens, eta Bronxeko barrutietan kokatuak.

New Yorkeko metroa
Datuak
Izen ofiziala
New York City Subway
MotaMetroa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen partepublic transport networks in New York (en) Itzuli
KudeatzaileaNew York City Transit Authority (en) Itzuli
Osatuta
1 (en) Itzuli
2 (en) Itzuli
3 (en) Itzuli
4 (en) Itzuli
42nd Street Shuttle (en) Itzuli
5 (en) Itzuli
6 (en) Itzuli
7 (en) Itzuli
[[<6>|<6>]] (en) Itzuli
[[<7>|<7>]] (en) Itzuli
[[<F>|<F>]] (en) Itzuli
A (en) Itzuli
A (en) Itzuli
B (en) Itzuli
BMT Broadway Line (en) Itzuli
BMT Canarsie Line (en) Itzuli
BMT Nassau Street Line (en) Itzuli
C (en) Itzuli
D (en) Itzuli
E (en) Itzuli
F (en) Itzuli
Franklin Avenue Shuttle (en) Itzuli
G (en) Itzuli
IND Crosstown Line (en) Itzuli
IND Eighth Avenue Line (en) Itzuli
IND Sixth Avenue Line (en) Itzuli
IRT Broadway – Seventh Avenue Line (en) Itzuli
IRT Flushing Line (en) Itzuli
IRT Lexington Avenue Line (en) Itzuli
J/Z (en) Itzuli
L (en) Itzuli
M (en) Itzuli
N (en) Itzuli
Q (en) Itzuli
R (en) Itzuli
Rockaway Park Shuttle (en) Itzuli
W (en) Itzuli
Z (en) Itzuli
Historia
Sorrera1904
webgune ofiziala
Twitter: NYCTSubway Edit the value on Wikidata

Historia

Prekurtsoreak

Metro sistema eratu aurretik, 1844an, Hiribide Atlantikoko Tunela izeneko lurrazpiko trenbidea eratu zen.[4][5] Sistema honek ez zuen lurrazpiko geltokirik,[6] Brooklyn eta Jamaica (Queens) trenbideak elkartzen zituen (egungo metro trenbidearen parte izaten jarraitzen dutenak); hala, Atlantiko hiribideraino heltzen zen, non Manhattanera joateko ferriak hartu zitezkeen.

Tunela 1861ean itxi zen, eta 1867an, lurrunezko trenen linea goratuak sortzen hasi ziren. Linea hauek enpresa desberdinen eskutik eraiki ziren New Yorkeko, Kingseko eta Queens-eko konderrien hiribide nagusietan (West Sideko bederatzigarren hiribidea, Lexington eta Broadway, besteak beste). Gaur egun, egitura hauek ez dira mantendu, baina historiako momentu bateean Barruti arteko Trantsito Azkarreko Konpainiaren (Interborough Rapid Transit Company, IRT) sistemarekin trenbideak konpartitu zituzten.[7]

Lehen bi lineak

Beach Garraio Pneumatikoa.

1869an benetako metro sistemaren lehen demonstrazioa eman zen, Alfred Ely Beachen Beach Garraio Pneumatikoaren eskutik.[8][9] Trenbidea 58 egunetan eraiki zen; Broadway hiribidearen azpian, Warren kaletik Murray kalera 95 metroz luzatzen zen tunel bakarra bezala. Trenbidea 1870eko otsailean ireki zen.[8]Arrazoi ekonomiko eta politikoengatik linea ez zen zabaldu,[10] ezta berritu, eta gaur egun, ez da bere parterik mantentzen.[11][12][13]

1888ko elur-bisuts handia eman zenean, lur-azpiko garraiobidea edukitzearen ondorio onuragarriak frogatu ziren.[14] Ondorioz, 1894an metroaren eraikitze-lanak onartu ziren, eta 1900ean Borough arteko Trantsito Konpainiak (BTK, ingelesez Interborough Rapid Transit Company, IRT) zuzenduriko eraikuntza hasi zen.[15][7] Lehen lurrazpiko metroaren linea 1904ko urriaren 27an ireki zen, Manhattaneko Linea Nagusia (Manhattan Main Line) bezala ezagutu zena.[16][17][18] 14,6 km-ko linea honek City Hall-eko geltokia 42. hiribidearekin lotzen zuen, Lafayette kaletik (garaian Elm kalea) eta Park Avenue (garaian Laugarren Hiribidea) igarota.[16]

1901

Metroaren trenbide gehienak hiriak eraiki zituen, baina metroaren lehen hamarkadan zehar bi enpresa pribaturen jabetzapean jarri ziren errenta bidez: BTK eta Brooklyneko Trantsito Azkarreko Konpainia (Brooklyn Rapid Transit Company, BRT); azken hau, gerora Brooklyn–Manhattan Trantsito Korporazioa (Brooklyn–Manhattan Transit Corporation, BMT) bilakatu zena.[19]

Aldi berean, Thomas Edison eta George Westinghousen arteko Korronteen gerra eman zen, non elektrizitatearen merkatuan Korronte Alternoa (KA) edo Korronte Zuzena (KZ) nagusiki erabiltzearen inguruan lehia garatu zen.[20] Azkenean, korronte alternoa bilakatu zen distantzia luzeetarako elektrifikazio-merkatuaren erantzuna, korronte zuzena hiri-barneko garraiobideak higiarazteko erabili zen bitartean.[21] Gaur egun, korronte mota berak mantentzen dira eta New Yorkeko Trantsito Autoritateak hiriko AK, 600 V-ko KZra bihurtzen du trenak bultzatzeko.[22][23]

Linea publiko independientea

1939[24]

1932an hiriaren jabetzapeko lehen linea ireki zen,[25] Metro Sistema Independentea (MSI, ingelesez Independent Subway System, IND edo ISS) bilakatu zena.[7][26] Aurreko hamarkadan John Hylan alkateak proposatu zuen metro-garraiobide publikoa eraikitzea, monopolioa zuten enpresa pribatuekin lehiatzeko eta New Yorkeko biztanleriak eraturiko (garaian 5,5 milioi pertsona) metro sistemaren aglomerazioa murrizteko.[27][28] Proiektua aurrera eraman zen, eta linea berria eraiki zen, aurretiaz existitzen zen trenbidearen hedapena garatuz; haaber, eraikuntza kostuengatik sarreraren prezioa 5 zentabotatik (¢) 10 zentabotara igo zen.[29][30][31]

Unifikazioa

1940ko ekainean, hiriak BTK eta BMT trenbide pribatuak erosi zituen eta INDan barneratu ziren.[32] Ondorioz linea batzuk berehala itxi ziren, beste batzuk geroago gelditu ziren bitartean. Integrazio prozesua motela izan zen, trenbide sistema ezberdinen artean loturak eratuz.[33][34][35][36] Gainera, BTK trenbideen dimentsio ezberdinengatik (tunel estuagoak, kurba zorrotzagoko lineak, geltoki txikiagoak),[37] trenbide sistema publiko bateratua bi dibisiotan banatu zen: B dibisioa (aurretiazko IND eta BMTa barneratzen zituena, tren eta kotxe mota berdinak erabiliz)[38][39] eta A dibisioa (BTK trenekin).[40][41] 40ko hamarkadan bidaiaritza zenbakien errekorra eskuratu zen, zehazki 1946ko abenduaren 23an 8.872.249 bidai saldu zirelarik.[42]

Lineak

Metroaren linea ezberdinen mapa.
Izena Kolorea[43][44] Kotxe Zerbitzuak Irekitze urtea Geltokiak
IND Eighth Avenue Line Urdina 1932 31
IND Sixth Avenue Line Laranja 1936 14
IND Crosstown Line Lima 1933 13
BMT Canarsie Line Gris argia 1906 27
BMT Nassau Street Line Marroia 1908 6
BMT Broadway Line Horia ​​​ 1917 16
IRT Broadway–Seventh Avenue Line Gorria 1904 44
IRT Lexington Avenue Line Berdea 1904 23
IRT Flushing Line Morea 1915 22
IND Second Avenue Line Turkesa 2017 3
Transbordadoreak Gris iluna

Geltokiak

472 geltokietatik, 470 24 orduz irekita daude.[45][46][47] Metroko lur-zpiko geltokiak kaleraino heltzen diren eskaileraz konektatzen dira, eskailera guztiak bereizgarria den kolore berdez margotuak.

Irisgarritasuna

Metro sistema gehiena 1990eko Amerikar Ezgaituen Legearen (Americans with Disabilities Act, ADA)[48] aurretik sortu zenez, New Yorkeko geltokiak ez ziren biztanleri fisikoki-ezgaitua kontuan izanik diseinatu.[49]

Geroztik, eraikitako geltoki berrietan igogailuak gehitu dira ADA legedia obeditzeko. Gainera, geltoki eskuragarri askok AutoGate sarbideak dituzte.[50][51][52]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Sims, Calvin. (1990-06-30). «About New York; Alphabet Soup: Telling an IRT From a BMT» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. (Ingelesez) «Riding the subway» MTA (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  3. «What is the largest metro system in the world? | CityMetric» web.archive.org 2015-09-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  4. «BHRA: Atlantic Avenue Tunnel» www.brooklynrail.net (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  5. «http://www.brooklynrail.net/images/aa_tunnel/new_research/oct_09/events_leading_to_tunnel_creation.pdf | Ghostarchive» ghostarchive.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  6. (Ingelesez) «Notes from the Underground: The Secret Tunnels of Brooklyn» PSFK 2009-03-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  7. (Ingelesez) Sims, Calvin. (1990-06-30). «About New York; Alphabet Soup: Telling an IRT From a BMT» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. «Beach Pneumatic» web.archive.org 2007-10-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  9. «Inventor of the Week: Archive» web.archive.org 2014-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  10. «"The Pneumatic Tunnel Under Broadway" (1870)» web.archive.org 2008-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  11. «nycsubway.org: Beach Pneumatic Transit» www.nycsubway.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  12. (Ingelesez) Martin, Douglas. (1996-11-17). «Subway Planners' Lofty Ambitions Are Buried as Dead-End Curiosities» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  13. (Ingelesez) Santora, Marc. (2013-08-15). «When the New York City Subway Ran Without Rails» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  14. «nycsubway.org: The Blizzard of 1888; the Impact of this Devastating Storm on New York Transit» www.nycsubway.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  15. (Ingelesez) «New York Underground | American Experience | PBS» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  16. (Ingelesez) Editors, History com. «New York City subway opens» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  17. (Ingelesez) Walker, James Blaine. (1918). Fifty Years of Rapid Transit, 1864-1917. Law Print. Company (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  18. «nycsubway.org: The 9th Avenue Elevated-Polo Grounds Shuttle» www.nycsubway.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  19. «nycsubway.org: New Subways for New York: The Dual System of Rapid Transit (1913)» www.nycsubway.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  20. Skrabec, Quentin R.. (2012). The 100 most significant events in American business : an encyclopedia. Greenwood ISBN 978-0-313-39862-9. PMC 749873337. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  21. Jonnes, Jill. (2003). Empires of light : Edison, Tesla, Westinghouse, and the race to electrify the world. (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 0-375-50739-6. PMC 50670461. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  22. «The Railway Power Stations of New York City» ETHW 2017-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  23. «nycsubway.org: Subway FAQ: Facts and Figures» www.nycsubway.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  24. (Ingelesez) vanshnookenraggen. (2010-02-01). «The futureNYCSubway: The IND Second System» vanshnookenraggen (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  25. (Ingelesez) Crowell, Paul Crowell by Paul. (1932-09-10). «GAY MIDNIGHT CROWD RIDES FIRST TRAINS IN THE SUBWAY; Throngs at Stations an Hour Before Time, Rush Turnstiles When Chains Are Dropped. NO OFFICIAL CEREMONIES But West Side Business Group Celebrates Midnight Event With Ride and Dinner. LAST REHEARSALS SMOOTH Delaney, Fullen and Aides Check First Hour of Pay Traffic From Big Times Square Station. NEW SUBWAY OPENS; TRAINS CROWDED» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  26. Diehl, Lorraine B.. (2004). Subways : the tracks that built New York City. (1st ed. argitaraldia) Clarkson Potter/Publishers ISBN 1-4000-5227-0. PMC 53926816. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  27. (Ingelesez) «TWO SUBWAY ROUTES ADOPTED BY CITY; Estimate Board Accepts Wash- ington Heights and Brooklyn Lines» The New York Times 1923-08-04 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  28. (Ingelesez) «PLANS NOW READY TO START SUBWAYS; Commission Notifies City It Can Begin "Saying It With Shovels" This Spring. ASKS FOR APPROPRIATIONS Suggests New Program to Follow Washington Heights and Brooklyn Routes. PLANS NOW READY TO START SUBWAYS» The New York Times 1924-03-12 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  29. Hood, Clifton. (2004). 722 miles : the building of the subways and how they transformed New York. (Centennial ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press ISBN 0-8018-8054-8. PMC 55502627. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  30. «nycsubway.org: History of the Independent Subway» www.nycsubway.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  31. (Ingelesez) Kabak, Benjamin. (2007-11-21). «Specter of the 5¢ fare haunts the current fare hike debate» Second Ave. Sagas (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  32. (Ingelesez) «Subway and bus ridership for 2019» MTA (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  33. Sparberg, Andrew J.. (2015). From a nickel to a token : the journey from board of transportation to MTA. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-8232-6192-5. PMC 893676425. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  34. (Ingelesez) «SUBWAY CHANGES TO SPEED SERVICE; Major Alterations in Maps, Routes and Signs Will Take Effect Nov. 26» timesmachine.nytimes.comhttp (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  35. (Ingelesez) «STRAPHANGERS SIT AS TUNNEL OPENS; New IND-B.M.T. Route Eases the Queens-to-Manhattan Travel Problems» The New York Times 1955-12-02 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  36. Raskin, Joseph B.. (2014). The routes not taken : a trip through New York City's unbuilt subway system. ISBN 978-0-8232-6110-9. PMC 868953102. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  37. (Ingelesez) Geier, Stephanie. (2017-08-02). «NYC Fun Facts: Not All NYC Subway Trains Are the Same Size» Untapped New York (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  38. «BMT and IRT Curve Radii» web.archive.org 2012-03-18 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  39. «nycsubway.org: New Technology Trains - B Division» www.nycsubway.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  40. «A Division» web.archive.org 2011-08-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  41. «nycsubway.org: New Technology Trains - A Division» www.nycsubway.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  42. (Ingelesez) Cunningham, Joseph. (1993). A History of the New York City Subway System. J. Schmidt, R. Giglio, and K. Lang (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  43. (Ingelesez) Grynbaum, Michael M.. (2010-05-10). «Take the Tomato 2 Stops to the Sunflower» City Room (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  44. Subway Colors and Names. (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  45. (Ingelesez) Walsh, Kevin. (2005-02-15). «SUBWAY ENTRANCE STYLINGS» Forgotten New York (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  46. (Ingelesez) Kennedy, Randy. (2002-08-13). «Tunnel Vision; The Light at the Top of the Subway Stairs» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  47. (Ingelesez) York, Untapped New. (2021-02-23). «Explore the Abandoned Subway Stations of NYC» Untapped New York (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).
  48. «Americans with Disabilities Act of 1990 - ADA - 42 U.S. Code Chapter 126 | find US law» web.archive.org 2011-12-27 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  49. «Map Reveals Shortage of Wheelchair-Accessible NYC Subway Stations - Bushwick - DNAinfo.com New York» web.archive.org 2016-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  50. (Ingelesez) «MTA Accessible Stations» MTA (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  51. (Ingelesez) Waller, Cam. «Using Technology to Make Public Transportation More Accessible» www.accessibility.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  52. (Ingelesez) «Reduced-Fare AutoGate MetroCard» MTA (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.