Metropolitan Opera
Metropolitan Opera New Yorken (AEB) kokaturik dagoen opera antzoki bat da. Lincoln Centerrean, zehazki. Munduko opera antzokirik ezagunenetako bat da, bere ekoizpen handi eta xehetasunez beterikoengatik ospetsua dena. Opera munduaren barruan, munduko garrantzitsuenetako bat da Milango La Scala, Parisko Garnier Opera, Buenos Aireseko Colón Antzokia eta Bartzelonako El Liceurekin batera. 1880ko apirilean sortua izan zen.
Metropolitan Opera | |
---|---|
Metropolitan Opera | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Koordenatuak | 40°46′22″N 73°59′03″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1880 |
Zuzendaria | Peter Gelb Joseph Volpe (en) Rudolf Bing (en) |
Webgune ofiziala | |
Antzoki hau, lehenago, hiriko beste toki batean kokatua egon zen. J. Cleveland Cadyk diseinatutako eraikin batean. Sute batek erraustuta utzi zuen 1892ko abuztuaren 27an. Berriztatua izan ondoren, han bertan jarraitu zuen, 1966 arte. Urte horretan, orain dagoen tokira aldatu zen. Hasierako eraikina, 1967an bota zuten.
Oraingo Metropolitan Opera Wallace K. Harrisonek diseinatua izan zen. 1966ko irailaren 16an inauguratua izan zen. Egun hortan, Samuel Barberren Antonio eta Kleopatra opera estreinatu zen. Harreratokian, Marc Chagallek bereziki eraikin honetarako diseinaturiko bi mural daude. Eraikinaren edukiera ia lau mila pertsonakoa da. Antzokiak, egunero antzeztu behar den operaren agertokia aldatzeko beharrezko teknologia du, agertokii, tramoia eta ziklorama sistema konplexu bat erabiliz. Bertute honek, funtzioak ia egunero egotea ahalbidetzen du.
Antzoki honek, zuzeneko irrati transmisio zerbitzu bat eskaintzen du. Lehen transmisioa, 1931ko abenduaren 25ean izan zen Engelbert Hamperdincken Hänsel eta Gretel operaren ekoizpen batekin.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Operari buruzko webgunea